Adin guztientzako jarduerak eta futbol txapelketa izango dira El Pinarren asteburu honetan

Irungo Udalaren eta auzo-elkarteen arteko lankidetzari esker —2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen egitasmo gisa—, El Pinar auzoak bere Kultur Agenda berezia ospatuko du irailaren 18tik 20ra bitartean. Egitarauaren ardatz nagusietako bat El Pinarreko 2. Futbol Txapelketa izango da, auzo-elkarteak eta Irunfutsal klubak elkarlanean antolatuta. Txapelketa kategoria ezberdinetan jokatuko da El Pinarreko futbol zelaian: infantilak ostiralean (17:00), alebinak larunbatean (09:30), eta senior zein juniorrak igandean (09:30ean eta 17:00etan, hurrenez hurren).

Kirol-jardunaldiez gain, aisialdirako eta elkarrekin gozatzeko proposamen zabala antolatu da. Larunbatean, irailak 19, herri bazkaria egingo da 14:30ean. Arratsaldean, 16:30etik aurrera, musika zuzenean izando da Rantxon , eta 18:30ean bingoa zein musika gehiago egongo dira giroa alaitzeko. Azkenik, igandean, irailak 20, futbol-partidekin batera auzoko adineko herritarrei omenaldi berezia egingo zaie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude