El Pinar Auzo Elkarteak, Irun Futsal, Edukas Irun eta Decathlon Irun enpresen laguntzarekin, auzoko I. Futbol Txapelketa antolatu du. Ekimen honen helburua kirola sustatzea eta auzokideen arteko harremanak estutzea da. Txapelketa irailaren 20tik 21era jokatuko da El Pinar parkeko futbol zelaietan. Parte hartzea doakoa da.
Izena emateko azken eguna irailaren 16a, asteartea, izango da. Horretarako, interesa dutenek @avv.elpinar, @irunfutsal edo @edukas_irun Instagram edo Facebook kontuetara idatzi dezakete, edota avvdelpinar@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali.
Partiduak 09:00etatik 13:00etara izango dira, goizez. Taldeek 5 eta 8 jokalari bitartean izan ditzakete, eta gizonezkoek, emakumezkoek zein talde mistoek parte hartu ahalko dute txapelketan. Gehienez 16 taldek eman ahal izango dute izena senior kategorian, eta 8 taldek txiki eta junior kategorietan.
Hiru kategoria
Txapelketaren barnean, hiru kategoria bereiziko dira adinaren arabera. Senior kategoria,16 eta 25 urte bitartean, irailaren 20an, larunbatean jokatuko dena. Txiki kategoria, 10 eta 12 urtekoa, irailaren 21ean, igandean, jokatuko dena. Junior kategoria 12 eta 15 urte artekoentzat, irailaren 21ean, igandean, jokatuko da azkenik. Kategoria bakoitzeko lehenengo, bigarren eta hirugarren postuetan sailkatzen direnek sariak jasoko dituzte.



