Javi Fontán Real Unióneko jokalari berria da

Javi Fontánek eta Real Uniónek akordioa lortu dute atzelari galiziarrak Irunen joka dezan 2026ko ekainera arte.

Javier Fontán Mondragón (Vilagarcía de Arousa, 2000) libre dator Pontevedra CF taldetik, denboraldi honetan Galiziako taldearekin Lehen RFEFra igo ostean. Guztira 26 partida jokatu ditu (Bigarren Federazioko 1. Multzoko 22 eta Errege Kopako 4) eta 2 gol sartu ditu. Aurretik CF Talavera, Real Avilés Industrial eta Arosa SC taldeetan jokatu zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude