Bidashopek udaberri festa ospatuko du larunbat arratsaldean Zabaltza plazan

Bidashop elkarteak Udaberri festa ospatuko du ekainaren 3an, larunbatean, Zabaltza plazan. Iaz festak izandako arrakastaren ostean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera hainbat ekintza antolatu dituzte merkatari elkarteko kideek arratsaldeko 19:00ak arte. Antolatutako ekintzen artean DJ, jokoak, ur jolasaka eta holi batailak egingo dira, besteak beste.

Antolatzaileek Udaberri festan parte hartu nahi duten horiei zuzendutako oharra zabaldu dute. Izan ere, larunbateko ekintzetan parte hartzeko baldintza bakarra zikintzea axola ez zaien arropa ekartzea da, ondo pasatzeko gogoez gain.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude