Moskuko Jaiak antolatzeko asanblada irekia egingo da gaur arratsaldean

Moskuko jaiak antolatzeko asanblada irekia egingo da gaur. Bilera gaur, maiatzaren 31n, asteazkena egingo da arratsaldeko 19:00etan Depor taberna pareko petrilean. Antolatzaileek adierazi dutenez, dagoeneko Moskuko Jaiak antolatzeko prestaketa lantalde majoa elkartu bada ere, bileretara jende gehiago gerturatzea komeni da, denon artean auzoa maitatzeko, bizitzeko eta sortzeko. Horregatik, lehen bilera irekia egiteko ttopara antolatu dute gaurko.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude