Dena prest dago abuztuaren 16tik 19ra Moskuko Jaiak ospatzeko

Abuztuaren 16tik 19ra ospatuko dira Moskuko jaiak. Autodefentsa tailer feministaren antolakuntza da aurtengo jaietako nobedade nagusia. Uranzuko frontoiaren lanak direla eta, aurten kirol arloaren hutsunea nabarituko da jaietan, ez baita Pala txapelketarik egongo.

Autogestionatutako jaiak urtero biltzen den asanbladaren bitartez antolatzen dira. Oihan Portos, asanbladako kideak azaldu du, azken urteetan asanbladaren barnean generazio-aldaketa bat gertatu dela eta generazio berriei asanbladara hurbiltzea kostatzen ari zaiela. Hala ere, txosnan lortutako irabazi, lan boluntario eta auzoko taberna eta negozioen laguntzari esker, Moskuko jaiak ospatuko dira berriro ere.

 

 

EGITARAUA:
Abuztuak 16, osteguna:
16:00 – Autodefentsa tailerra.
19:00 – Txosna irekiera.
20:00 – Hitzaldia errefuxiatuak.
21:00 – Kontzertuak. Velozet eta Trini Fox.

Abuztuak 17, ostirala:
18:00 – 2. Eskuko azoka.
20:00 – Dantza saioa.
21:00 – Kontzertuak: Joseba Irazoki ta lagunak, Tooth eta Jupiter Jon.

Abuztuak 18, larunbata:12:00 – Ardo daztaketa itsua txosnan.14:00 – Bazkaria.
16:00 – Soinu sistemaren hasiera: Dj Wild Value.
17:00 – Bertso poteoa.
19:00 – Zozongo batukada.
23:00 – Low Bass gaua: Selecktah Stepi eta North Bass.

Abuztuak 19, igandea:
11:00 – Ham Jolasak.
13:00 – Tortilla txapelketa.
16:00 – Mus txapelketa.
18:00 – Bertso saioa.
19:00 – Claun Ahiza.
20:00 – Kontzertuak: Zo Zo eta Lola Frigida.

Berrindarturik datoz Ama Xantalen auzoko jaiak

Ama Xantalen auzoko jaiak abuztuaren 17 eta 18an ospatuko dira. Urte askoren ostean Danborradak auzoko kaleak zeharkatuko ditu. Bestetik, Ama Xantalen auzoko ermitaren inguruan ekintza ugari antolatu dira.

Jaiak abuztuaren 17an, ostiralean, abiatuko dira, Ama Xantalen ermita barrutik ezagutzeko doako bisita gidatuekin. Lehen bisita 17:00etan hasiko da eta euskaraz izango da. Bigarren bisita gidatua, berriz, 18:00etan izango da eta gazteleraz egingo da. Honen ostean, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara bitarte, ermitaren ateak irekiko dira eta sarrera librea izango da.

Abuztuaren 18an, larunbatean, eguna goizeko 8:30etan hasiko da txistulariek auzoko kaleetan joko duten dianarekin. Goizeko 10:00etan ermita irekiko da, sarrera librearekin, eta 11:30etan meza egongo da, Atzokoak abesbatzaren parte-hartzearekin. 12:20etan, Ermitako plazatxoan, V. Txapelaundi Saria Banatuko da, 12:30etan janaurrekoa eta musika hasi aurretik. Azkenik, arratsaldeko 19:00etan Danborradak auzoko kaleak zeharkatuko ditu erraldoi, buruhandi eta txarangaren konpainian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude