Korrika Txiki Irunen barrena

Ttipi-ttapa Korrika 18 martxoaren 24ko goizaldean Irundik igaro zen Eman euskara elkarri leloa zabalduz.
Gure hiriko hainbat elkarte eta tabernatan afariak antolatu ziren eta bapo jan ondoren parte-har-tzaileek gorputza pixka bat astindu behar izan zuten. Eskualdeko elkarte, erakunde nahiz enpresek kilometro bana erosi zuten euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren alde. Irungo Mendizaleak lehenak izan ziren lekukoa hartzen, Usategietan. Bukaeran Betti Gotti Euskara Elkarteak Irungo eta Hendaiako AEKri luzatu zioten.
Guztira 20 kilometroko ibilbidea egin zuen Txingudiko hiru herrietan barrena.
Korrika iritsi baino bi egun lehenago Irungo hainbat ikastetxetako ikasleek Korrika Txikia ospatu zuten hiriguneko kaleetan euskara aldarrikatuz.DSC04445 DSC04449 DSC04450 DSC04451 DSC04452 DSC04453 DSC04454 DSC04459

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude