Urdanibia plaza Moskuko jaien erdigunea izango da abuztuaren 13tik 16ra
Moskuko Jaiak bueltan dira 2026ko abuztuaren 13tik 16ra bitartean, adin eta gustu guztientzako egitarau zabal herrikoiarekin. Festak ostegunean, abuztuak 13, abiatuko dira plazan 19:00etan egingo den Biglak-en fanzine aurkezpenarekin eta 19:45ean zabalduko den Palestinaren inguruko erakusketarekin. Ostiralean, abuztuak 14, jaiei...










