Abuztuaren 11tik 15era ospatuko dira Moskuko jaiak

Abuztuaren 11tik 15era ospatuko dira Moskuko jaiak. Urtero moduan, Moskuko jaiak ospatzeko mota guztietako kontzertuak, txapelketak eta ekintzak antolatu dira. Jaien antolakuntzatik gogoratu dute Moskuko jaiak denon artean sorturikoak direla eta, beraz, denon parte-hartzea beharrezkoa dela aurrera egiteko. Horrela, oraindik txosnako txandetan izena emateko aukera dagoela gogoratu dute.

Hauxe da 2023ko jaiak ospatzeko antolatu diren ekintzen egitarau osoa:

Abuztuaren 11n, ostiralean

  • Txosna irekiera eta pregoia 18:00etan
  • Ibilbide historikoa, Mertxe Trancheren eskutik 18:30etik 20:00etara
  • Santanin lasterketa 20:15etik 20:45era
  • Kontzertuak 21:00etatik aurrera: Lukiek, Bad Sound eta lagunak

Abuztuaren 12an, larunbatean

  • Bertso poteoa 12:30etatik 14:00era Irantzu Idoate, Ekhine Zapirain eta Beñat Gaztelumendi.
  • Herri Bazkaria 14:00etatik 16:30era
  • Bigarren bertso poteoa 16:30etik 17:30era
  • 18:00etatik aurrera pintxada gaua: DJ Viv, Sua, Sustrai sisters & Amets, Toxmina, Selector Don Loope

Abuztuaren 13an, igandean

  • Patata tortilla txapelketa 12:30etik aurrera
  • Artisau eta 2. Eskuko azoka 17:00etatik 21:00etara
  • Bakarrizketa 18:00etatik 19:00etara
  • Kontzertuak 22:00etatik aurrera: Pestañas Postizas S.L., Alicia Kiss eta Garazi La Fantasy.

Abuztuaren 14an, astelehenean

  • Mus txapelketa 15:00etatik 17:30era
  • Futbolin txapelketa 18:00etan
  • Kontzertuak 21:00etatik aurrera: Yogurinha Borova, Occhi di Farfalla, Sofa, Chuleria, joder!

Abuztuaren 15ean, asteartean

  • Haur eta helduen olinpiadak 11:00etatik 13:00etara
  • Txotxongilo ikuskizuna 13:00etan
  • Bertso-saioa 17:30etik 19:00etara
  • Sardinada 18:00etan
  • Moskuko mila 19:00etan
  • Toka eta bolo txapelketa 19:30etik 21:00etara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude