Mariño-Real Unión taldea ostegunean estreinatuko da Stadium Galen

Abuztuaren 10ean, ostegunean, jokatuko du bere lehen partidua Mariño-Real Unión taldeak. Realeko C taldeko nesken aurka arituko dira arratsaldeko 17:30etatik aurrera Stadium Galen jokatuko den partiduan. Jarraian, Reala eta CR Flamengo taldeen arteko nazioarteko partiduaren txanda izango da.

Emakumeen futbola sustatzeko eta indartzeko bi klub irundarrek abiatutako proiektuaren estreinaldia izango da osteguneko hitzordua. Partidua ikusteko sarrerak 5 eurotan salgai daude dagoeneko Real Unión klubaren webgunean. 14 urtetik beherakoak aldiz, doan sartu ahalko dira zelaira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude