Hendaiarrek indarrak batu dituzte Avenida zubiaren irekiera eskatzeko

Sinadura bilketa bat hasi dute urrian izenpetzeak Pirinio Atlantikoetako Prefetari bidaltzeko helburuarekin

2021az geroztik, nahiz eta berritze-lan luze eta garestiak egin, oinezkoentzako eta txirrindularientzako Avenida zubia itxita dago. Erabaki administratibo baten ondorioz Hendaia eta Irun lotzen dituen zubia gurutzatzea galarazita dago egun. Salbuespenez, 2023ko uztailaren 3an Frantziako Tourrerako ireki zen, eta uztailaren 4ko goizen, berriz, berriro itxi zen.

Itxiera berri honekin Txingudi badiako biztanleak nahastuak eta etsituak daude. Ondorioz,  hazten ditu. Ondorioz, Hendaiako biztanleek zubiaren itxiera behingoz amaitzeko antolatzea erabaki dute. Zubiaren behin betiko irekitzea eskatzea dute helburu. Eskaera urrats herrikoi, humanista, ez-bortitz, baketsu, apolitiko eta akonfesional baten baitan kokatzen dela adierazi dute. Horretarako, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Prefetari zuzendu dira, zubi honen historia biztanleen zainetatik doala adieraziz, “sufrimendu izugarriz baina ere bake, gizatasun eta askatasun gogoz egindako oroimen kolektibo bat irudikatuz”.

Horrela, Hendaiako, Irungo, Hondarribiko biztanle guztiei eta inguruko herrietakoei dei egin diete, zubia irekitzeko nahiarekin bat egiten dutenei, gaur Avenida zubiaren Hendaiako aldean aurkeztutako eskaera izenpetu dezaten. Irailaren 30era arte pertsona bakoitzeko sinadura bat jasotzeko asmoa du herritar taldeak. Urrian jasotako sinadurak Hendaiako alkateari entregatuko dizkiote, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko prefekturan aurkez ditzan.

Sinadurak jasotzeko hainbat bide erabiliko dituzte. Batetik, eskaria online izenpetzeko aukera eskainiko da esteka honetan. Bestetik, paperezko fotokopiak entregatu nahi dituzten horiek +33 (07) 67 67 17 46 telefono zenbakiarekin harremanetan jarri beharko dira. Azkenik, emailez bidaltzeko aukera ere izango da, sinadurak pontavenida@gmail.com helbidera igorriz.

2023an, oinezkoentzako eta txirrindularientzako nazioarteko zubiaren bokazio nagusia zirkulazio lasaia ahalbidetzea da. Zubi horrek bidea eman behar die herritarrei elkar lotzeko, ibiltzeko, joan-etorri eztiak garatzeko, baita ere topaleku bat eskaintzeko, zentzua eta bihotz-berotasuna eman behar die zubiak, segurtasunez, oztoporik gabe, hartu nahi duten belaunaldi guztiei.

Aurkezpenean 30 hendaiarren sinadurak babestu du proposamena. Hauek izan dira egitasmoaren lehen sinatzaileak: Jean-Claude Alza, Xan Berasategi, Marie-Claude Berra, Marko Bissier, Dominique Cabanac, Benat Calbete, Julie8e Correia, Fabien Dubrana, Perrine Durandeau, Claire Dutrillaux, Arantxa Errekabide, Henri Fischer, Piper Garbizu, Nina Garcia, Marie-Claude Hourquiscot, Tito Humbert, Cécile Julien Toyos, Chris)ne Laguillon, Peio Lizarazu, Txomin Lopez Manterola, Mirari Manterola, Jean-Louis Marçot, Isabelle Maury-Geles, Béatrice Molle-Haran, Camille Perro8et, Jakes Pomadère, Benat Schneider, Silver Vaquero, Jean Zapiain, René Zugarramurdi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude