Irunek bigarren hitzordua du Frantziako Tourrarekin gaur

Atzoko etaparen ostean, gaur Frantziako Tourra Irundik igaroko da berriro. Eguerdiko 14:20etatik aurrera 600 publizitate-ibilgailuk Irun zeharkatuko dute. 16:03etan berriz, Urdanibia hoteleko biribilgunetik Tourra Irunen sartuko da.

Gaur Amorebieta-Etxanon hasi eta Baiona amaituko den etapak Irunen barrena egingo duen ibilbidea hurrengoa izango da: txirrindulariak Urdanibia hoteleko biribilgunetik sartuko dira, eta Letxunborro hiribidean barrena joango da, Anaka kalean biratu eta Geltokiko kaletik sartuko dira Irungo erdialdera. Colón ibilbide osoa pasa, eta Iparralde hiribidetik irtengo dira Irundik, eta Bidasoa gurutzatu eta Baionako bidea hartuko dute, Ficobaren aurretik igaroz.

Tourreko pelotoiak pasa behar duen lekuetan, ordu batzuk lehenago inguruko trafikoa moztu eta ibilbidearen zati handi bat hesitu egin behar da. Horrek esan nahi du lasterketa pasako diren kaleak ezin direla gurutzatu ezta oinez ere. Ahal den neurrian, gaur joan-etorriak saihestea gomendatzen da, batez ere mozketa-orduetan. Gainera, ekainaren 30etik uztailaren 3ra arte ezin izango da aparkatu lasterketaren ibilbidean.

Trafikoa eta oinezkoak

Frantziako Tourrak eragingo dituen mozketak 13:05etatik 17:20etara gutxi gorabehera luzatuko direla uste da.  Oinezkoak eta ibilgailuak ezingo dira pasa pelotoia pasatzen den lekuetatik, ez sarreretan ez irteeretan , eta ez da izango galtzada gurutzatzerik.

Kaltetutako kaleak:

  • Letxumborro hiribidea bi noranzkoetan
  • Elitzatxo hiribidea, Porcelanasetik Café Iruneraino
  • Aldabe mendia, Ospitaleko biribilgunetik Burniolaraino
  • Ospitale kalea, Puiana kaleko bidegurutzetik Letxunborroraino
  • Anaka kalea, bi noranzkoetan
  • Jaizkibel, Anaka kalerarekiko elkargunean
  • Geltokiko kalea
  • Colón ibilbidea
  • Iparralde hiribidea

Trafikoari itxitako kaleak:

  • Letxunborro hiribidea, 77tik 91ra bitartean
  • Anaka kalea
  • Pagoa
  • Haltza
  • Gorosti
  • Haritza
  • Gaztainondo
  • Mendibil auzo osoa
  • Iparralde hiribidea
  • Stadium Gal ingurua (Patricio Arabolaza, Kostorbe Alde, Tren Txikito eta Real Unión kaleak)
  • Santiagoko merkataritza gunea.

Mozketak irauten duen bitartean, hirian sartzeko edo hiritik irteteko, gomendatzen da Hego ingurabidea erabiltzea Oñaurretik.

Irunbus

Uztailak 3an, astelehenean, 13:00etatik 17:30era gutxi gorabehera murrizketa hauek egingo dira Irunbusen hiri barruko lineetan: L1-Zaisa Hospital eta L2 eta L4, eta ibilbide zirkular hau egingo dute.

Edukiontziak

 

uztailaren 3a baino lehen kenduko dira eta uztailaren 3an 17:00etatik aurrera birkokatuko dira.

Kenduko diren bilketa-guneak:

  • Anakako irlatxoa, 1. zk.
  • Colón pasealekuko 54. irlatxoa.
  • Colón pasealekuko 31. irlatxoa.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude