‘Haurrak parkean’ programak euskarazko aire zabaleko guneez gozatzera gonbidatzen gaitu

Irungo Udalak azaroan abiarazi zuen Haurrak Parkean izeneko proiektua. Horren bidez, euskaraz jolasteko baliabideak eskaini nahi dizkie familiei. Proiektuaren helburu nagusia parkeetan eta kalean euskararen erabilera areagotzea da; azken finean, jolasaren bidez hizkuntzaren erabilera ludikoa bultzatu nahi da. Miren Echeveste Euskara Ordezkariak jakitera eman duenez, “Ekimen honen helburua da euskararen erabilera sustatzea, eta horretarako, aisialdian eta eremu arautuetatik kanpo euskaraz jolastera gonbidatu nahi ditugu Irungo familiak”.

Parkeetan egingo diren jokoak, nagusiki, jolas tradizionalak izango dira, eta ez dute aparteko materialik beharko. Horrela, otsailaren 7tik martxoaren 11ra (astelehen, asteazken eta ostiraletan), Urtxintxako dinamizatzaileen laguntzarekin, Irungo hainbat parke eta plazatan jolasak egingo dira, higiene- eta segurtasun-neurriak hartuz.

Hauek dira burutuko diren bi programak:

Zabu ZIBU: 17: 00-18: 00 3-5 urteko haurrak dituzten familientzat Zabu Zibu familiei eskaintzen zaien jolas dinamizazio bat da. Garrantzitsua da helduek haurrekin parte hartzea. Jolasak adin taldera eta egoerara egokituko dira; Urtxintxak 200 joko baino gehiagoko bilduma izango du eta, beraz, aukera paregabea izango da.

TXIRRINTXON: 18: 00-19: 00 6-9 urteko haurrentzat.

Txirrintxon 6-10 urtekoentzat. Adin tarte honetan proposatuko diren jolasak talde jolasak izango dira, talde giroa bultzatzeko asmoz. Jolasak denentzat izango dira, desberdintasunik gabe; pertsona guztien gustuko jolasak egon daitezen

Adin-tarte horretan proposatuko zaizkien jokoak taldeko jolasak izango dira, talde-giroa sustatzeko helburuarekin. Jolasak denentzat izango dira, desberdintasunik egin gabe; pertsona guztien gustuko jolasak egon daitezen.

Egutegia eta guneak
7, 14, 21 – OTSAILA Lapurdi kalea (Ventas)

9, 16, 23 – OTSAILA plaza Alberto Anguera plaza

18, 25 – OTSAILA eta 4, 11 – MARTXOA Nagore Laffage parkea (Palmera Montero) eta Plaza San Juan plaza

2, 7 y 9 – MARTXOA Parque Partxis parkea (Olaketa kalea) eta Santiago kalea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude