Moskuko Jaietako txosnako zenbait txanda betetzeke daudela jakinarazi da

Moskuko jaietako antolaketa batzordeak jakinarazi du txosnako zenbait txanda betetzea falta dela oraindik. Horrela, jendea animatu dute txandaren batean izena ematera, bakarrik zein lagunekin. Txandakabuztuaren 11tik abuztuaren 15era luzatuko dira, goiz, arratsalde zein gauean. Gainera, sukalde zein barrako postuen artean aukeratu ahalko da. Oraindik betetzeke dauden txandak albistera atxikitutako taulan kontsultatu daitezke. Gainera, abuztuaren 9an eta 10ean txosnaren muntaketa egingo da.

Era berean, asteazkenero bezala, gaur arratsaldean asanblada irekia egingo da arratsaldeko 19:00etan Depor taberna aurreko petrilean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude