Moskuko Jaiek ekintzez betetako egitaraua proposatzen dute asteburu honetarako

Moskuko Jaiak abuztuaren 12tik 15era ospatuko dira. Urdanibia plaza, Mosku, izango da antolatutako ekintzen erdigunea. Azken hilabeteetan hainbat asanblada egin dira plazan bertan jaiak antolatu, zereginak banatu eta proposamenak entzuteko. Hilabete luzeetako lan gogorraren emaitza Moskuko Jaien antolakuntzak sare sozialen bitartez zabaldutako kartelean ikusi daiteke. Antolatutako ekintzen artean kontzertuak, txaranga, tortila txapelketa, sardinada, bigarren eskuko azoka, tailerrak eta bertso saioak nabarmentzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude