Aste Santu eta Pazko asteko oporrak gainean ditugun honetan, Irungo Udalak «Irunez gozatzeko planak» kanpaina abiarazi du, gure hiriko ondare historikoa, kultura eta natura ezagutzera emateko. Herritar guztiei gonbita egiten die hiriaz ahalik eta gehien gozatzeko, jarduera ugariz osatutako programazio baten bidez, bertakoei zein turistei begira egindakoa.
Gaur goizean Junkal Parrokiara egindako bisitan, Jose Antonio Santano alkateak “hiriko erakargarritasun turistikoak” nabarmendu ditu, eta datozen jaiegun hauetan horiek gozatzeko aprobetxatzera animatu ditu herritarrak. Berreskuratutako ondare historiko eta kulturala jarri zuen adibidetzat, eta horren erakusgarri, Junkaleko parrokia: “babestu beharreko harribitxia da, eta XVI. eta XVII. mendeetako irudiak ere hala dira”.
Alde batetik, Irungo Udaleko Kultura arloaren bidez, Oiasso Museoak proposamen osatu bat eskaintzen du, hiriko historiaz, arteaz eta arkeologiaz gozatzeko bederatzi proposamenekin. Parte hartu nahi duten guztiek izena eman ahal izango dute gaurtik aurrera ohiko bideetatik, 943 63 93 53 telefonora deituz edo info-oiassomuseo@irun.org posta elektronikoz.
Hona hemen egitaraua:
- Oiasso Museoaren bisita gidatua. Jende ororentzat. Irungo erromatarren garaia ezagutuko da, bisitaldian azalpenak emanez. Apirilak 6 eta 7 // 11:00 // 5,50 €
- Ama Xantalen nekropoliaren bisita. Jende ororentzat. Ama Xantalen ermitaren barruan Oiassoko nekropolia izandakoaren aztarnategi arkeologikoa dago. Apirilak 6 eta 7 // 12:00 // 5,50 Bisitariek Oiasso Museoaren eta Ama Xantalen ermitaren bisitak konbina ditzakete, pertsonako 8,00 €-ko prezioa murriztuan.
- Tir: Irun Erromatarra tourra + Bisita Ama Xantalen nekropolira. Jende ororentzat. Ibili Irungo kaleetan barrena TIR aplikazioarekin, eta ezagutu Oiassori bizia eman dioten aztarnategi arkeologikoak. Ibilbide horretan, Ama Xantalen ermitara sartuko gara, antzinako nekropoli erromatarra ikustera. Apirilak 9 eta 16, igandea // 11:00 – 12:30 // 5,50 €
- Irugurutzetako labeak eta meategiak. Jende ororentzat. Irugurutzetako inguruan bertan izango da hitzordua, eta meategia eta mea kiskaltzeko labeak ikusiko dira. Egin zure argazkiak eta parte hartu Burdina Historian zehar lehiaketan! Apirilak 8 eta 15, larunbata // 11:00 – 12:00 // 5,50 €
- «Bidasoko atlas emozionala»ren bisita gidatua Jende ororentzat. Bisita gidatuetan Bidasoa ibaiarekin lotutako hamar gai landuko dira, ikuspegi antropologiko eta artistiko batetik. Apirilak 10 // 11:00 // Doan
- «Bidasoko atlas emozionala» familientzako tailerra Sei urtetik aurrerako haurrak dituzten familientzat. Tailerrek modu erraz batean emango diete familiei prozesu artistikoaren berri. Helburua Bidasoari buruzko ideiak eta sentimenduak lengoaia plastiko batera eramatea izango da, baita Oiassori buruzko aurkikuntza arkeologiko nagusiak ere, elkarrekin osatzeko geure ibaiari lotutako zirraren mapa kolektibo bat. Apirilak 11 // 11:00 // 4,00 €
- ARKEOLAB: arkeologia-tailerra. 8 urtetik gorakoentzat eta familientzat. Museoan bertan, induskatu eta laborategian ikertuko da aurkitutako objektuek zer kontatzen diguten. Apirilak 12, asteazkena // 11:00-12:30 h // 4 €
- Mosaiko-tailerra. 6 urtetik aurrera. Mosaikoaren teknika ikasi eta bat egingo da, tesela txikiak erabiliz. Apirilak 13, osteguna // 11:00-12:30 h // 4 €
- «Herkulesen 12 probak» app-a 8 urtetik gorakoentzat eta familientzat. Museoa familian modu dibertigarrian ezagutzeko modua, hamabi proba gaindituz. Apirilak 14, ostirala // 11:00 // 4,00 €
Bestalde, Irungo Udaleko Gazteria arloaren bidez, gazteenei zuzendutako jarduera agenda zabal bat prestatu dute. Jarduera guztiak euskaraz izango dira.
Jarraian programa:
Martindozenea Gaztelekua
- Apirilak 1: Escape Room
- Apirilak 4: Ber-skate tailerra
- Apirilak 5: Udaberriko afari-merienda
- Apirilak 11: Ber-skate tailerra
- Apirilak 12: gel inprimazio tailerra
- Apirilak 13: Mihiluze jolasa
- Apirilak 14 + 15: Canopy Igeldo + Arritxulo irteera
- Apirilak 1: Truke-jolasa
- Apirilak 4: Sukaldaritza: enpanada
- Apirilak 5: Gazte asanblada
- Apirilak 11: Kirol arratsaldea
- Apirilak 12: Sukaldaritza: mikro-brownie
- Apirilak 13: Euskaraokea
- Apirilak 14 + 15: Irrisarri Land irteera
GazteKonekta 15-18 espazioa
- Apirilak 4: Sukaldaritza: torrijak
- Apirilak 5: Billar txapelketa
- Apirilak 11: Tote bag tailerra
- Apirilak 12: Escape room (Izurun eta cloacas)
- Apirilak 13: Mahai jolas arratsaldea
- Apirilak 14: Futbolin txapelketa
Irungo Junkaleko Andre Mariaren parrokiaren agenda
Irungo Junkaleko Andre Mariaren parrokiak kultur agenda osatu bat prestatu du Aste Santua eta Pazko astea ospatzeko. Nabarmentzekoa da Aste Santuko pausuen erakusketa, martxoaren 27tik apirilaren 7ra bitartean irekita egongo dena.