2022-2023 ikasturtean, Irungo Udal Euskaltegiak euskara ikastaro trinkoak eskaintzen ditu, bost txandatan: hiru ikasturtearen barruan eta bi udan. Martxoaren 6tik 16ra izena eman zuten pertsona guztiekin, orotara zazpi talde osatu dira. Hala ere, apirilaren 17an hasi eta ekainaren 23an amaituko diren eskoletarako oraindik ere plaza libreak geratzen dira, behe eta erdiko mailetarako (A1etik eta B1era). Udan, berriz, goizez bakarrik osatuko dira taldeak, eta lau orduz emango dituzte eskolak.
Lannahi ekimenaren eskakizunak betetzen dituzten pertsona guztiek doan egin ditzakete ikastaroak. Nolanahi ere, gainontzeko herritarrek Udalaren beka eskatzeko aukera izango dute.
Izena eman nahi izanez gero edota euskara klaseen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, 943505273 telefonora deitzearekin nahikoa da.