Udal Euskaltegiko Lannahi programaren hirugarren txanda izena emateko epea hastear da

Irungo Udal Euskaltegiak abian jarriko du LANNAHI programaren hirugarren txanda. Langabezia egoeran dauden pertsonei begirakoa da programa eta haren bitartez euskara debalde ikasteko aukera ematen zaie. Hirugarren txandako ikastaroa apirilaren 17an hasi eta ekainaren 23an bukatuko da.

Udalak programa honen bost txanda eskainiko ditu 2022-2023 ikasturtean: 3 ikasturtean zehar eta 2 udan. Ikasturtean zehar goizeko txandetan izena ematen dutenek lau orduz arituko dira euskara ikasten eta arratsaldeko txandetan, aldiz, 3 orduz. Udan, ordea, lau ordu arituko dira goizez.

LANNAHI programan interesa dutenek izenematea internetez egin ahalko dute SAC24h webgunea (www.irun.org/sac) edo HAZeko autozerbitzu terminalak erabiliz. Horretarako, IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk (NA elektronikoa, IZENPE txartela..) erabili beharko dituzte. Nahiago badute, Irungo Udal Euskaltegira gerturatu eta bertan egin ahalko dute izenematea.

Eskaria egiteaz gain, mailaketa proba egin behar da, Udal Euskaltegian ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik. Mailaketa proba egiteko 943 505273 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko.

  • Ikastaroa doakoa izateko baldintza hauek bete behar dira:
  • LANBIDEn lan eskatzaile bezala inskribatua egotea.

Langabezian egotea, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) egotea, edo lanean egonda ere, lanaldiak jardun osoaren % 50 ez gainditzea.

Baldintza horiek betetzen ez dituzten ikasleek matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ordaindutako kopurua udalak urtero ateratzen duen beka deialdiaren bidez berreskuratzeko aukera izango dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude