Txingudiko Elkarte Feministak Asun Casasola Ipuin Labur Lehiaketako kontaketei ahotsa jartzeko irakurketa dramatizatuko tailerra antolatu du. Irailaren 20tik azaroaren 29ra egingo da ikastaroa, larunbatetan. Tailerra Palmera Montero gunean egingo da, 11:00etatik 13:00etara. Patxi Pérez aktoreak zuzendutako jarduera izango da.
Jardueran izena eman nahi dutenek, elkartearekin harremanetan jarri daitezke Instagrameko @txingudikoelkartefeminista kontura idatziz edo 617 800 658 telefono zenbakira deituz.
Zehazki, hauek izango dira tailerraren data zehatzak: Irailaren 20an eta 27an, urriaren 4an, 11n, 18an, eta 25ean eta azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an.



