Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak haurrentzako marrazki lehiaketa antolatu du

Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak, urtero legez, haurrentzako marrazki lehiaketa antolatu du. Aurten Irungo Pinudi parkean egingo dute lehiaketa datorren larunbatean, irailak 20, goizeko 11:00etan hasita.

Lehiaketan parte hartu nahi duten haurrek goizeko 11:30ak arte izango dute izena emateko aukera. Ekitaldian hiru kategoria ezarri dira, adinaren arabera: A kategoria 3 eta 5 urte arteko haurrentzat, B kategoria, 6 eta 8, urte arteko haurrentzat eta C kategoria 9 eta 12 urte arteko haurrentzat.

Antolatzaileek adierazi dutenez, haurrek nahi duten teknika erabil dezakete, hala nola pinturak, akuarelak, argizariak edo arkatzak. Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute, eta kategoria bakoitzeko irabazleek sari berezi bat izango dute.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude