Oporrak Bakean programa haur errefuxiatu sahararrentzako udarako etxeen bila dabil

Oporrak Bakean programa udan haur errefuxiatu sahararrak etxean hartu nahi dituzten familien bila dabil. “Uda bateko besarkada” leloa erabiliko dute aurten harrera familiak abentura honetara batu daitezela animatzeko. Irunen kasuan, Tadamun elkartea da Oporrak Bakean programaren antolaketan parte hartzen duen elkartea.

Uda honetan Saharako haur baten harrera familia izan nahi dutenak Oporrak Bakean programarekin harremanetan jarri beharko dira informazioa eskatzeko. Horretarako, oporrakbakean@gmail.com helbide elektronikoa edo Gipuzkoaren kasuan 696014786 telefono zenbakira deitu dezakete.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude