Oporrak Bakean proiektuarekin jarraitzeko abegi-familia berrien bila dabil Tadamun elkartea

Argazkia: Estudio Gover.
Juncal Bauza eta Trini Fernandez,Tadamun elkarteko kideak.

Tadamun elkartea Bidasoa eskualdeko GKE bat da Saharako errefuxiatuak laguntzeko asmoarekin sortu zena. Elkarteak proiektu ugari aurrera eramaten dituen arren, Oporrak Bakean proiektua indartzeko beharra ikusten du. Oporrak Bakean saharako haurrei udara abegi-familien bitartez eskualdeko etxeetan igarotzea ahalbidetzen dien proiektua da eta azken urteetan beherakada nabaria jasan du.

Oporrak Bakean proiektuaren bitartez udako bi hilabeteetan zehar haur saharauiak Bidasoa eskualdeko abegi-familien etxeetan jasotzea bilatzen da. Honela, haur hauen oinarrizko beharrak asetzen dira, udaran basamortuko klima gogor eta bero jasanezinetik ihes egiteko aukera ematen zaien bitartean. Trini Fernandezek Tadamun elkarteko kideak azaldu duenez, “udan kanpamenduak infernuan bihurtzen dira, izan ere, 56º izatera iritsi daitezke”.

Abegi-familien beharra
Ibilbide luzeko proiektua da Oporrak Bakean, urte luzeetan zehar Saharako haurrek pairatzen duten errealitate gogorra atzean uzteko aukera eskaini duena. Lehen urteetan zehar 14 neska-mutilek igarotzen zuten uda eskualdeko abegi-familieen etxeetan. Azken urteetan, aldiz, abegi-familien kopurua oso era nabarmenean murriztu da, izan ere, azken udaran Hondarribia eta Irun artean 4 haur soilik ekartzeko aukera egon zen. Era berean, abegi-familia gehiago zeuden garaietan adin tarte zabalagoko haurrak ekartzeko aukera zegoen eta 8 eta 12 urteko saharauiek parte hartzen zuten programa honetan. Orain, ordea, soilik 10 eta 12 urte arteko neska-mutilak ekartzeko aukera dago.

“Abegi-familiek egin beharreko esfortzu bakarra mahaian plater bat gehiago jartzea da”

Juncal Bauza, Oporrak Bakean proiektuko parte-hartzailea

Oporrak Bakean proiektuan parte hartzen duten familiek urte bateko konpromezua hartzen dute, nahiz eta hurrengo urteetan abegi-familia gisa parte hartzen jarraitzeko aukera zabalik egon. Tadamun elkarteak, Irungo Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Euskadiko Saharako Delegazioarekin dauzkan akordioen bitartez, haurren hegazkin-txartelen kostuak guztiz kubritzen dira. Hortaz gain, haurrak tratamendu edo osasun-zerbitzu berezirik jaso beharko balu, elkarteak gastu guztiak kubrituko lituzke ere, baina, Trini Fernandezek azaldu duenez kasu puntualak dira horiek. Hortik aurrera, Juncal Bauzaren hitzetan “abegi-familiek egin beharreko esfortu bakarra mahaian plater bat gehiago jartzea da”.

Argazkia: Tadamun. Harea ekaitza errefuxiatu kanpamenduan.

Oinarrizko baldintzak
Tadamun elkarteko kideek azaltzen dutenez, abegi-familia bihurtu ahal izateko oinarrizko baldintza gutxi daude eta garrantzitsuena udara saharako haurrekin udara partekatzeko gogoa izatea dela azpimarratzen du Juncal Bauzak. Kasu gehienetan familiekin lehen kontaktua telefono bidez egiten da, ondoren, bilera baten proiektuaren xehetasunak azaldu eta, familiek proiektuaren barruan jarraitzeko asmoa erakusten badute, prozesua abiatzeko dokumentu guztiak izenpetzen dira.

Abegi-familia bakoitzaren baldintzak eta egoera ezberdinak izan arren, Tadamun elkartetik proiktua parte hartzeko bere burua aurkezten duten familia guztiak laguntzeko ahalegina egiten da. Haur gehiego etortzen ziren garaian, haurrentzako ekintza gehiago antolatzen ziren goizean zehar lana edo bestelako konpromezuak zeuzkaten familiak laguntzeko.

Kontakturako aukera zabalak
Oporrak Bakean proiektuaren inguruko zalantzak edo interesa duen edonor elkarteko kideekin harremanetan jarri daiteke. Horretarako, Facebook edo Instagram bezalako sare sozialetara batu da elkartea duela gutxi, interesatuen esku informazio erabilgarri eta kontakturako zenbaki zein helbideak jartzeko. Gainera, Saharauien egoera bisibilizatzeko ekintza ugari antolatzen ditu urtean zehar elkarteak eta ekintza guzti horietan jendea haiengana hurbiltzera gonbidatzen dute, kultura Saharauiaz zipristintzeko, izan ere, zeinek daki non sortu daitekeen etorkizuneko abegi-familia batekin lehen harremana.

Zalantzen itsaso zabala
Oporrak Bakean proiektuan murgiltzeko erabakia hartzeko oztopo nagusia zalantzak eta zihurgabetasunak izan ohi dira. Tadamun elkarteko kideek haurren egokitzapen gaitasun handia azpimarratzen dute. Hain zuzen ere, lehen asteetan egokitzapen prozesutik igarotzea ezinbestekoa da, talka kulturala eta bidai hori haurrak haien herrialdetik ateratzen diren lehen aldia izango dela kontutan hartua. “Erabaki zailena zalantzak baztertu eta pausua emateko ausardia biltzea da, gaineratu du Trini Fernandez elkarteko kideak. Hortaz gain, hizkuntzari dagokionez, haur saharauei udara bat nahikoa zaie haien abegi-etxean hitz egiten den hizkuntza ikasi eta hitz egiteko gai izateko. Trini Fernandezek adierzi du, “harrigarria da haurrek euskara zein gaztelera bereganatzeko dute ahalmena”.

“Erabaki zailena zalantzak baztertu eta pausua emateko ausardia biltzea da”

Trini Fernandez, Tadamun elkarteko kidea

Trini Fernandez Tadamun elkarteko kidearen hitzetan, “haurrak etxean anai-arreba berri baten moduan sartu ohi dira”. Udara osoa igaro ostean, agur esateko unea izan ohi da prozesuko momenturik gogorrena. Hala ere, teknologiaren aurrerapausuek urtean zehar haurrekin kontatua mantentzea ahalbidetzen dute. Juncal Bauzak azaldu du, harrigarria izan arren, tarteka telefonoa edo wifi-a erabiltzeko aukerak dauzkaten bitartean, bestelako oinarrizko beharrak asetzea ezinezkoa zaiela.

Aspaldiko gaztazkaren ondorioa
Oporrak Bakean proiektuaren barnean La Hamada eremuan kokatutako Tinduf-eko errefuxiatu kanpamenduetako haurrekin lan egiten dute, hain zuzen ere desertuko eremu bortitzenean kokatuta dago. Iraganean Espainiako beste probintzia bat zen Sahara, baina, 1975 urteko botere hutsunea aprobetxatuz Marruekosek Martxa Berdea abiatu eta Sahara inbaditu zuen. Ondorioz, okupaziotik ihes egiteko haur eta emakumeak desertuan murgildu ziren fisikoki Argelian kokatutako eremu eta baldintza minimoetan bizirauteko aukera ematen dien zonalde honetara iritsi arte.

Bestelako proiektuetarako tartea
Oporrak Bakean proiektuaz gainera, Tadamun elkarteak Saharako errefuxiatuen bizi-baldintzak hobetzeko bestelako proiektuak aurrera eramaten ditu. Trini Fernandez boluntarioak azaldu duenez, “Karabana Solidarioa egutegian hurbilen dugun hurrengo proiektua da. Karaban Solidarioak errefuxiatu kanpamenduetako biztanleei oinarrizko elikagaiak bidaltzen dizkie Euskal Herritik hasita eta estatu osoko biztanleek egindako ekarpenei esker. Juncal Bauzak adierazi duenez, “Tadamun elkarteak parte hartzen duen proiektuen artean gehien harritzen zaituena da jendearen eskuzabaltasuna agerian uzten baitu”.

Karabana Solidarioak antolatutako bilketetan arroza, lekaleak, iraupen luzeko kontserbak, emakumeentzako oinarrizko higiene produktuak, … Hala ere, haragia, arraina, fruta edo barazkiak bezelako beste oinarrizko produktuak bidaltzea ezinezkoa da bidaiaren iraupen luzea dela eta, beraz, saharauiak elikagai osagarri horiek eskuratzeko moldatu behar dira.
Hortaz gain, Tadamun GKEak Mártir El Sheriff egoitza-zentroaren kudeaketan laguntzeko beste proiektu bat du ere. Zentro honetan desertuan Marruekosek jarritako pertsonen kontrako minen leherketetan zaurituak izan diren pertsonei arreta eskaintzen zaie osasun zerbitzuen zainketak jasotzeko aukera izan dezaten. Tadamun elkarteak honelako zentroetara elikagaiak eramateko ardura hartzen du, ahal den heinean instalakuntzetan hobekuntzak egitearekin batera.

Errealitate gordin eta konplexu honen barnean, Tadamun elkarteak aurrera eramandako Oporrak Bakean bezalako proiektuek Saharako haurren etorkizuna guztiz baldintzatu eta lagundu dezakete. Honela, ahalegin txikien bitartez herri oso baten etorkizuna lagundu daiteke eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude