Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

– G56599: Genaro Echeandia eta Colon pasealekuaren inguruak 1940. hamarkadan.

1919. urteko abenduaren 7an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkariaren 223. zenbakian hiriaren gaurkotasuna errepasatzen da, iraganeko kontuak gogoratzeaz gainera. Lehen artikuluan alkatearen ordutegiak eta udaletxearen funtzionamenduaz hitz egiten duen ida-tzia irakur daiteke. “Anotaciones de un Chismoso” atalak, berriz, hiriko familiek azkenaldian botak erabiltzeko ohituraren inguruan hitz egiten du. Hurrengo artikuluak iraganean hirian izandako leku eta ohiturak gogoratzen ditu, horietako asko desagertu direla esanez. Aldizkariaren zenbaki honetan ere, Mendibil auzoko segurtasun falta salatzen da berriro ere, kasu honetan, auzoko etxe batean izandako lapurketa baten harira.

– G48948: San Juan Harria plaza 1908 eta1919 urteen artean, ezkerrean animaliek mugitutako tranbia ikus daitekeelarik “La Amistad” kasinoaren aurrean.

Encarnak sinatutako hiritarra Madrilera bizitzera mugitu eta Irungo bizitza faltan botatzen duela onartzen duen gutuna argitaratzen da “El Bidasoa” aldizkariaren zenbaki honen barnean. “Alfilerazos” izenburuarekin albiste labur batzuk biltzen dira, Colon pasealekuak behar dituen berrikuntzak salatu, azkenaldiak ustez Ongintza Jaialdiak antolatzeko beharrik ez dagoela ohartarazi eta hiriko taberna eta jatetxeen sarrera ekonomikoak handitzeko jai baten antolaketa proposatzen direlarik lerro horietan. Kirol kronikan, aldiz, futbol selekzioko hurrengo partiduen berri ematen da, abenduaren 25ean Amuten Real Union eta Paris Racing klubaren artean jokatuko den partiduaz hitz egiteaz gainera.

– G29083: “El Bidasoa”aldizkariak 1916 urtean Juaristi doktoreari Hendaian antolatutako omenaldian. Pio Baroja agertzen da argazkian.

Aldizkariaren zenbaki honetan Juaristi doktorearentzako omenaldia antolatzeko diru-ekarpenen zerrenda gaurkotua argitaratzen da, antolatutako ekintzen berri eman eta eskerrak emateko gutun bat publikatzearekin batera. Hiriko gaiekin loturiko txiste zerrenda topatuko dute irakurleek “El Bidasoa” aldizkariaren 223. zenbakian ere. “En el municipio” atalean udal bilkurak azken erabakiak laburbiltzen dira, ondoren, antzokien programazioa argitaratu eta 1883 urtean aldizkari honetan bertan argitaratutako albisteak gogora ekartzeaz gainera. Azkenik, albiste laburren zerrenda baten ostean, publizitaterako erreserbatutako azken orrialdeari tartea uzten zaio.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude