Enrique Albizu Perurena

Margolaria. Valentzian jaio zen 1926 urtean. Bere haurtzaroan zehar Madrilen bizi izan zen eta, Gerra Zibila 1939an amaitu ostean, bere familia Irunera etorri zen. Pinturako bere lehen irakaslea Montes Iturrioz izan zen. Valentziako Arte Ederren Akademian eta Madrileko San Fernandoko Arte Ederrerako Akademian gauzatu zituen artearen munduarekin loturiko ikasketak.

1951 urte Gipuzkoako Foru Aldundiak bere formazioa Erroman osatzeko beka bat eman zion. Horren ostean, bere ezagutzak zabaltzen jarraitu zuen Parisen. Bere lehen sariak Gipuzkoako Artista Nobelen Erakusketan jaso zituen eta 1954 urtean Alacanteko Pinturako Lehiaketa Nazionalean zilarrezko domina eskuratu zuen. Donostia, Bilbo eta Madrilen erakusketak egin zituen. 1956 urtean Venezuelara joan zen eta bertan hainbat pertsonalitate ezberdinak erretratatu zituen. 1960 urtean Espainiara itzuli zen, Hondarribira zehazki. 2014 urtean zendu zen.

Informazio gehiago: www.enriquealbizu.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude