1919 urteko martxoaren 16ean kaleratutako “El Bidasoa” astekarian eskualdean garai hartan jazotako gertakizunak biltzen dira. Lau orriz osaturiko bost zutabetako aldizkariaren zenbakiari Gabriel Elgorriaga y Dindurraren heriotzaren lehen urteurrena oroitzen duen eskela batekin hasiera ematen zaio. Horren ostean, Nafarroan trenbide elektrikoaren ezarpenaren inguruan eginiko bilera baten gorabeheren berri ematen da, trenbide sarearen eraketak eta bi herrialdeen arteko mugaren loturak Bidasoako eskualdera ekar ditzakeen onuren inguruan hitz egiten da.
Hondarribiko Satarkaren “Udaberria eldu da” olerkiaren ostean, ospitaleko zirujau berria aukeratzeko Udal Batzarrean jarraitutako aukeraketa bileraren berri ematen da. Ondoren, “Thethe” izenordearekin sinaturik, prezioen igoera, arrainaren salmentaren debekua eta higiene faltagatik itxia behar izan den etxe baten inguruko iritzia ematen du aldizkariko kolaboratzaile batek.
Kirol kronikan Real Union eta Realaren arteko hurrengo futbol partiduaren inguruko nobedadeak komentatzen dira, Bartzelonak Europako txapelketan lortutako emaitza komentatzea gain. Ostean, inauteri giroa garai horretan sortu ohi diren bikote-harremanen arriskuen inguruko gogoeta bat argitaratu zen aldizkarian. “Kaleko kontuak” atalean janari salerosketan izandako murriztapenei arreta eskaintzen zaie, ondoren, “Anotaciones de un Chismoso” atalaren barnean, Hornikuntza Ministerioaren erabakiaren aurrean hiritarrek izandako erantzun falta salatzeko.
Irungo Junkaleko Parrokian egingo diren Misio Santuaren inguruko ekitaldien berri ematen da ere. “Ecos de sociedad” atalean ohikoa denez, klase altuko hiritarren ezkontza, gaixotasun eta heriotzen berri ematen den bitartean. Azkenik, guardiako farmaziaren ordutegia, Bilboko Banda eta Orfeoien lehiaketaren nondik norakoak eta Langileen Mugimenduak antolaturiko mitin baten inguruko albisteak irakur daitezke.
Aurreko zenbakietan ikusi bezala, hiriko komertzio eta negozio ezberdinen iragarkiek itxiera ematen dio “El Bidasoa” aldizkariaren 185. zenbakiari.