Xanti Zabala “Lexo” bertsolaria omenduko dute martxoaren 16ean

Xanti Zabala “Lexo” bertsolariari omenaldia egingo zaio martxoaren 16ean. Ekitaldia Hondarribiko Itsas Etxean egingo da eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez antolaturiko ekimena. Irunabar Elkartea ekitaldiaren zati artistikoaren antolaketaz arduratu da.

Omenaldi ekitaldian zenbait bertsolarik musikaz lagunduriko bertsoak sortuko dituzte eta ekitaldiaren momentu ezberdinetan proiekzioak egingo dira. Sarrera doakoa izango da eta auditorioko edukiera kontrolatuko da helduerako ordenaren arabera, Itsas Etxeko aretoa bete arte.

Xanti Zabala Bidasoa eskualdeko irudi garrantzitsu eta eskualdeko bertsolari aktiboenetako bat izan da. Lezon jaio zen 1942 urtean eta Ramoni Elizazu Hondarribiarrarekin ezkondu ostean, Irunen bizi izan ziren. 60 eta 70ko hamarkadetan zehar ekitaldi askotan parte hartu zuen. Gipuzkoako bertso txapelketako finalean parte hartu zuen 1967 urtean eta Idiazabalen Zepai garaikurra irabazi zuen 1976 urtean. 2012 urteko martxoaren 21ean zendu zen.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa eta bertso eskola
2003 urtetik Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak eskualdeko helduentzako Bertso Eskolaren kudeaketaz arduratzen da. Sorreran, bi maila ezberdinetako bi taldeekin lanean hasi ziren,

Bertso Eskola eta eskualdeko Bertsolaritza mugimendua hazten joan da, antolaturiko ekintzen kopurua ere handitu delarik. Gaur egun bost taldek osatzen dute bertso eskola eta Irun, Hondarribia eta Hendaian geroz eta ekintza gehiago antolatzen dira bertsolaritzaren inguruan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude