Martxoaren 21erako Ficobako Erakustazokan Krea Bidasoa 2019 egingo da Irun eta Hondarribiko Udalek eta Bidasoa Bizirik elkartearen antolakuntzari esker. Pertsona ekintzaile, enpresa eta beste organismo publiko zein pribatuei zuzenduriko 11. edizioa izango da honakoa.
Bertaratutakoak harremanetan jarri, negozio aukerak identifikatu, ezagutzak zabaldu, beste esperientziak, tendentzi eta arrakasta kasuak ezagutzea etab. ahalbidetzen duen elkarketa puntu ba da Krea Bidasoa.
Aurtengo irudia eta mugimendua Maker mugimenduarekin erlazionaturik daude. Hau da, garapen industrialerako ahalmenean era pertsonalean zentratutik dagoen mugimendua da, biztanleriaren esku baliabide arruntak eta biztanleria guztiarentzat eskuragarri egongo diren baliabideak eskaintzen dituena. Horregatik, aurtengo leloa “Hazlo tu mism@ – Egin zerorrek – Fais-le-toi-même” izango da, aurtengo irudia “KreaTU” izango da eta kartelen sorrera, stand eta bestelako elementuak, kartoi, itsasgarri, guraize eta egunerokotasunean eskura izan ditzakegun bestelako baliabideak izango dira.
Krea Bidasoa jardunaldian sektore ezberdinetako profesionalak harremanetan jartzeaz gain, eraldaketa digitala, nekazaritzako elikagaien sektoreko berrikuntzak, WhatsApp Business aplikazioa, 3D inpresioren munduko joerak eta negozioan eragina izan dezaketen sentimenduen lanketara bideraturiko hitzaldi eta ekintza ezberdinak antolatu dira.