Luis Vallet de Montano Echeandia

Arkitektoa. Irunen jaio zen 1895 urtean. Udal arkitektoa izan zen 1921 eta 1936 urteen artean. Berak egindakoak dira hiriko zenbait eraikin publiko. Hala nola, Irungo kasinoa, egun desagerturik dagoen udal hiltegia, zenbait ikastetxe eta Iparraldeko etorbidean kokaturik dauden Oteiza eta Basterretxearen etxe-tailerrak.

Errepublika garaian zehar, mugimendu arkitektoniko modernoaren (GATEPAC) fundatzaileetako bat izan zen. Arkitektoa izateaz gain, idazlea, marrazkilaria eta argazkilaria izan zen ere, Irungo bizitza kulturaleko pertsona ezagun bat izateaz gainera. Antzezlanetan muntai eta dekoratu lanetan parte hartu zuen eta “Kazkazuri” izen-ordea erabili zuen “El Bidasoa” astekarian urte askoan zehar kolaboratzeko. Jorge Oteizarekin batera Agiña mendiko Aita Donostia monumentuaren eraikuntzan parte hartu zuen 1958 urtean. Biarritzen bizi eta ezkondu ostean, Oviedo eta Madrilen bizi izan zen. 1917 urtean Arte Ederretako Bigarren Argazkilaritza Saria eskuratu zuen. Hainbat erakusketa eta lehiaketa nazional eta internazionaletan parte hartu zuen bere bizitzan zehar. 1982 urtean zendu zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude