Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

56666: 1909an eraikitako Patronatuko frontoian jokatutako pilota partida.

1921eko urriaren 9an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkariakn argi erakusten du orain dela mende bat zer zen Irunen albiste. Aldizkariko lehen idatzian hirian konponketak egiteko lanak nola antolatzen eta adosten ziren azaltzen da. “Romance” titulua duen artikuluan neskatila kuxkuxero bati gertatutakoa kontatzen du Yolek. “Charlas femeninas” atalean, berriz, “La de los ojos de color de uva” kolaboratzaileak Irunen neskak eta mutilak oso banatuta daudela azaltzen du.

57846: Amuteko futbol zelaia, Irun Sporting Futbol Klubaren egoitza, partida egun batean (XX. mendearen hasiera).

Aldizkariaren bigarren orrialdean, kirol kronika zabal batean, Vazquez jokalariarekin zer gertatuko den kontatzen zaie irakurleei. Bestetik, Espainiako selekzioak Belgikgako jokalarien aurka jokatuko duen partiduaren xehetasunen berri ematen da. Igandean Amuteko zelaia berriro martxan jarriko dela iragarri ostean, Patriciori Real Union taldeak egingo dion omenaldirako irundarrek eta gainontzeko taldeek egindako ekarpenenak jakinarazten dira. Jarraian, Irunen aski ezaguna izan zen Arrieta jostuna gogoratzen da, joskintzarekin lotutako ipuin bat argitaratzearekin batera. “Un remontista” kolaboratzaileak hirian eraikitzen ari den kirol zelai berriak izan beharreko ezaugarriak zerrendatzen ditu. “Notas Municipales” atalean azken udal bilkurako erabakien laburpena irakur daiteke.

57681: Egungo Bidasoa kaletik ikusita, Santiago kalearen atzealdean dagoen ontze fabrika, Beraungo gainaren hegalean dauden soroak eta gaur egun Salís etorbidea eta Legazpi kalea, Juncal eliza, nesken eskolen atzealdea (gaur egun Oiasso Museoa), Beraungo oinetxea… Atzealdean, Aiako Harria (eszena 1909a baino lehenagokoa da).

Re-la-mi-do kolaboratzaileak sinatutako idatzian bi artisten arteko eztabaida kontatzen da, eztabaidagai ziren terminoen esanahia argitzeko. “Ecos de sociedad” atalean hiriko pertsona ezagunenen bizitzako azken gertakariak errepasatzen dira. “Noticias” atalean, aldiz, Hondarribiko itsasontzi batek izandako istripuaren ostean, biktimei laguntzeko Irungo Udalak abiatutako diru-bilketa jakinarazten da. Azkenik, Irungo kontsultategi antituberkulosoak zozketatutako objektuekin saritutakoen zerrenda argitaratzen da publizitatera bideratutako azken orrialdearen aurretik.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude