Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

38452: Santiagoko eta inguruko ontziralekua, Patronatuaren frontoia, Junkaleko eliza, Aiako Harria… Irudia 1916 baino lehenagokoa da.

1922ko urriaren 22an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkariak duela 100 urte Irunen albiste ziren gertaerak islatzen ditu. Aldizkariko lehen idatzian Justiniano kronikagileak garai hartako neska-mutilen heziketa txarra salatzen du, horretarako, eskolatik irtetean katu bat harrikatu duten neska-mutil batzuez baliatu da. X. kolaboratzaileak Irungo ospitalean gertatutako istilu baten berri emateko bi pertsonaren arteko elkarrizketa erabiltzen du. “De todo un poco” atalean kronikagileak azken hilabeteetan hiriaren gaurkotasunarekin lotuta egon diren gaiak errepasatzen ditu, hala nola, medikuen auzia, kirol zelaiaren eraikuntza eta paduren saneamendua. Lehen orrialdea “versos románticos” atalarekin amaitzen da, “Rosa de gratitud” bertsoekin.

38631: Lehen planoan, Stadium Gal futbol zelaia eraiki zen lursailetan, besteak beste, soroak eta padura ikus daitezke (eszena 1906a baino lehenagokoa da).

Bigarren orrialdearen hasieran, ohikoa denez, kirol nobedadeak errepasatzen dira. Batetik, Reala eta Athleticek jokatutako partiduko jokaldiak aipatzen dira. Bestetik, Real Uniónen hurrengo partiduak non eta noiz jokatuko diren jakinarazten da. Azkenik, txapelketa erregionalen hasiera aipatzen da. “Lasarte´ko erromeriyua” tituluarekin J.L. kolaboratzaileak Lasarten erromeria egun bat nolakoa den kontatzen du bertsotan. “Por ahí” atalean hainbat albiste labur irakur daitezke, hala nola, karraskariek trenez garraiatutako merkantzietan eragiten dituzten kalteei buruzkoak.

38719: Irungo Ospitaleko kirurgia gela 1910-1914 urteen artean.

Hirugarren orrialdearen hasieran Jose Joaquin Oruezabal Michelenaren heriotza jakinarazten da, bere bizitza errepasatzen duen idatzi baten bitartez. Satarrka kolaboratzaileak, berriz, Gernikako Zuhaitzari buruzko bertsoak argitaratzen ditu. “En el Municipio” atalean azken udal bilkurako gaien laburpena ageri da. “Noticias” atalarekin amaitzen dira aldizkariko edukiak.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude