Urriaren 29an Irunen lehenen aldiz grappling eta grappling gi lehiaketak egingo dira

Urriaren 29an Irunen lehen aldiz grappling eta grappling GI lehiaketak egingo dira. Txapelketa Uranzu pilotalekuan egingo da. Gipuzkoako open txapelketa izango da. Irungo Gracie Barra gimnasioak antolatu du, Gipuzkoako Borroka eta Sanbo Federazioaren laguntzarekin.

Txapelketa goizeko 9:00etan hasiko da eta 14:00etan amaituko da. Irungo Gracie Barra elkartetik interesatuak norgehiagokan parte hartzera gonbidatu dituzte. Horretarako, izena eman nahi dutenek Irungo Gracie Barra klubarekin harremanetan jarri beharko dira elkartearen sare sozial edo webgunearen bitartez. Txapelketako parte-hartzaileek kamiseta eramango dute opari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude