Aste honetatik aurrera Memoria Historikoari buruzko erakusketa berria ikusgai dago Oiasso Museoan

Memoria Historikorako Bulegoak gogorarazi duenez, aste honetatik aurrera, Memoria Historikoaren Hilabeteko bigarren erakusketa ikusi ahalko da, Oiasso Museoaren egoitzan.

“Deportazioa, bakardadea eta isiltasuna” da, Amical Mauthausen elkartearen eskutik. Urriaren 18tik 30era egongo da ikusgai Oiasso museoan, eta ordutegi berean ikusi ahal izango da: asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara, eta ostiral eta larunbatetan, 16:00etatik 19:00etara ere bai. Astelehenetan itxita.

Erakusketaren deskribapena: Nazien kontzentrazio-esparruei buruzko proiektu horren helburu nagusia da biktimen narrazioak ikuspegi pluraletik, historikotik, femeninotik eta ez-baztertzailetik ikusaraztea, gertatutakoari buruzko elkarrizketa sustatuz eta erbesteko/deportazioko gatazkak oro har garaiko gizartean eta bereziki biktimengan eta haien senideengan izan dituen eraginak onartuz.

15 roll-upek osatzen dute erakusketa, eta horiek, aldi berean, QR kodeak dituzte informazio gehiago izateko/irakurtzeko. Horrez gain, argazki-galeria bat ere egongo da, nazien kontzentrazio-esparruetako hainbat irudi izango dituena (dutxa, hornitegi errausketa-labeak, harrobiak, tunelen barruko fabrikak, memorialak, tximiniak, etab.). eta azpiesparruak ere agertzen dira, hala nola Kz Ebemsee Kz Gusen . Kz Mauthausen. Kz Buchewad. Kz Dora, Fabrica Topf & Sohne.

Azkenik, 4 m karratuko obra tekniko bat dago, kontzentrazio-esparru baten itxura ematen duena. Esparru horren barruan, kolore desberdinetako pertsona biluzien siluetak jarriko dira, esparruetan ematen zitzaien sailkapenaren arabera (gorria, urdina, arrosa, horia, marroia…).

Hitzaldia Amaia KZn

Horrez gainera, urriaren 27an, 19:00etan, Amaia KZn hitzaldi bat izango da eta Carlos Hernández de Miguel kazetariak emango du, “Los campos de concentración de Franco” izenburupean. Hizlariak kontzentrazio-esparru frankistei buruz hitz egingo du, eta aipamen berezia egingo die Euskadin izan ziren kontzentrazio-esparruei.

Carlos Hernández de Miguel kazetaria da, eta enpresa-komunikazioan eta komunikazio politikoan aditua. Informazio Zientzietako lizentziaduna, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsen. Gerrako korrespontsala izan zen nazioarteko hainbat gatazkatan, hala nola Kosovon, Palestinan, Afganistanen edo Iraken.

2015. urtean bere lehen liburua argitaratu zuen: Los últimos españoles de Mauthausen (Ediciones B). 2017an, “Deportado 4443” bigarren liburua kaleratu zuen, eta bi urte geroago, “Los Campos de Concentración de Franco” argitaratu zuen, bere ikerketaren fruitu. Aurten bertan, “Los 40 Campos de Concentración que Franco creó en Castilla-La Mancha” liburua argitaratu du. Hainbat argitalpen eta egunkari digitalekin kolaboratu du (Viajar aldizkaria, Eldiario.es…).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude