Juan Jose Aguirre, Inauterietako kartel irabazlearen egilea:“Bururatu zitzaidan lehen gauza kartel koloretsua izan behar zela izan zen”

Juan Jose Aguirre da 2019ko inauteriak iragarriko dituen kartel irabazlearen egilea. Irungo lehiaketan sari hau irabazten duen bigarren aldia da honakoa eta Hondarribian, berriz, behin irabazi du orain arte inauterietako lehiaketa.

Lehiaketa honetara aurkezten zaren lehen aldia da?
Ez, zenbait aldiz aurkeztu izan naiz ere inauterietako zein sanmartzialetako kartel lehiaketetara. Bat-batean burura etorri zitzaidan agian aurten oraindik inauterietarako kartela aurkezteko garaiz ibil nintekeela eta, garaiz nengoela ikusita, lanean hastea erabaki nuen.

Marrazketa edo diseinuarekin loturiko formazio edo ikasketarik burutu duzu?
Txikitatik izan dut pintura gustuko eta Irungo Marrazketa eta Pinturako Udal Akademian egon nintzen urte batez. Geroago, Sagarzazurekin oleozko klaseak eman nituen. Unibertsitateak margotzen jarraitzeko denbora asko kendu zidan arren, orain, ordea, maiztasun handiagoarekin margotzen dut eta zenbait erakusketa egin ditut.

“Jendeak kartela gustuko izatea eta bertan agertzen

denarekin identifikatzea garrantzitsua da ere”

Nola bururatu zitzaizun aurtengo inauterietako kartelerako ideia?
Lehenengo inauterietako argazkiak begiratzen hasi nintzen eta bururatu zitzaidan lehen gauza koloretsua izan behar zela izan zen. Hortaz gain, kartelean haur eta pertsona nagusiren bat agertzea nahi nuen. Atzealdea, berriz, hasieran ez nuen batere argi, baina, azkenean udaletxea atzean ipintzea bururatu zitzaidan, kartela Irungo inauteriekin lotzeko.

Inauterietako giroa atsegin duzu?
Bai, Inauteriak asko gustatzen zaizkit eta urtero lagunekin batera mozorrotzeko ohitura dut. Gainera, Tolosan senideak dauzkat eta haiek inauteriak asko bizitzen dituzte, beraz, haiek ere inauteriekiko zaletasun hori kutsatu didatela uste dut.

Ordenagailuz eginiko kartelak geroz eta ohikoak badira ere, zergatik erabaki zenuen eskuz egindako marrazki bat aurkeztea?
Noizbait diseinu grafikoz bitartez eginiko kartelen bat aurkeztu izan dut ere, baina, ez zait hainbeste gustatzen, eskuz egindakoak nahiago ditut. Hala ere, egia da, nahiz eta eskuz egina egon, kartelera egokitzeko formatua ematen zaionean, berezitasuna apur bat galtzen duela.

Zure ustez zein ezaugarri izan behar ditu inauterietako kartel on batek?
Batetik, inauteriak direla argi eta garbi ikustea eta, bestetik, oso koloretsua izatea. Jendeak kartela gustuko izatea eta bertan agertzen denarekin identifikatzea garrantzitsua da ere.

Zer sentitzen duzu kaleko bazter guztiak zure lanarekin apaindurik ikusten dituzunean?
Hori da gehien gustatzen zaidana, ia saria baino gehiago. Oso pozgarria da hiriko bazter guztiak zure lanarekin apaindurik ikustea data berezi hauek iragartzeko.

Etorkizunean lehiaketa gehiagotara aurkezten jarraitzeko asmoa duzu?
Bai, bai inauterietako zein sanmartz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude