Welcome School of English akademia 1988. urtean sortu zenetik ingelesaren irakaskun- tzan espezializatutako prestakuntza zentroa da. 2020/2021 ikasturteari begira zentroak Morris Academyrekin bat egin du, zuzendaritza aldatu eta Morrisen metodologia propioa bereganatuz. Amaia Morris akademiako zuzendariak ikasturte honetako nobedadeak azaldu ditu.
Welcomen zenbait nobedade izango dira ikasturte honetarako?
Bai, aurten akademiaren zuzendaritzan aldaketa bat izango da eta dena goitik behera aldatuko da, akademiaren izena izan ezik. Hau da, zuzendaritzaz gainera, metodologia aldaketa nabaria sumatuko dute ikasleek.
Zertan datza aurten jarraituko den metodologia berriak?
Jendeari arreta deitzen dio libururik erabiltzen ez dugula. Beste aldaketa aipagarri bat, talde bakoitzak egun berean irakasle bat baino gehiago izango dituela da. Horretarako, eskola orduak atal ezberdinetan banatu eta irakasle bakoitza atal baten lanketaz arduratuko da.
“Klaseak zati ezberdinetan banatzen direnez, ikasleei errazagoa zaie arreta mantentzea”
Libururik gabe, zein materialetan oinarritzen zarete eskolak gidatzeko?
Liburu bat erosi eta lehen orrialdetik azkenera egin ordez, interesgarria eta baliagarria iruditzen zaigun material guztiarekin datu base bat sortuta dugu. Bertan, iturri ezberdinetatik lortutako baliabideak dauzkagu eta materiala talde bakoitzaren beharren arabera aukeratuko dugu. Prestakuntza zein materiala ikasle eta talde bakoitzaren beharretara egokitzen dugu.
Metodologia berri honek adin guztietako pertsonen ikasketa prozesua laguntzen du?
Bai, izan ere, klaseak zati ezberdinetan banatzen direnez, ikasleei errazagoa zaie arreta mantentzea. Jakina da haurrek kontzentrazio maila baxuagoa dutela, baina, helduentzat ere zaila izan daiteke lanegun baten ostean erne egotea.
Zein mailako eskolak eskaintzen dituzue?
Zortzi urteko haurretatik hasita, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasle guztiei eta baita helduentzako ikastaroak antolatzen ditugu. Hortaz gain, Cambridge-ko hizkuntza maila guztien prestaketa eskaintzen dugu gure ikastaroetan. Gainera, azterketa ofizialak prestatzeko formazioa eskaintzen dugu, akademiako irakasle asko Cambridge-ko aztertzaileak garen aldetik.
Zenbateko iraupena izan ohi dute eskolek?
Cambridge-ko azterketak prestatzera bideratuta dauden eskolak astean bi egunetan egiten dira eta eskola bakoitzak ordu eta erdiko iraupena dauka. Haurren kasuan, Lehen Hezkuntzako 6. maila arteko ikasleak astean bi egunetan etortzen dira eta egun bakoitzean ordu bateko formazioa jasotzen dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik aurrera eta helduen taldeak barne, ordu eta erdiko klaseak jasotzen dituzte ere.
“Prestakuntza zein materiala ikasle eta talde bakoitzaren beharretara egokitzen dugu”
Irakasle natiboak izatea balio erantsia suposatzen du akademiarentzat?
Bai, Irlanda zein Hegoafrikako irakasleak dauzkagu. Leku batetik bestera ingelesaren doinua guztiz desberdina denez, aniztasun hori ezagutzea oso lagungarri da ikasleentzat azterketa ofizialak prestatzerako orduan.
Gainera, teknologia berriak erabiltzeko apustua egiten duzue?
Hori da. Liburuan egin daitezkeen jarduerak ordenagailuz egiten dituzte eta, era honetan, zereginak interesgarriago egiten zaizkie ikasleei. Guk sortutako programekin lan egiten dute ordenagailuetan.
Momentuko osasun krisialdia dela eta, segurtasun neurri bereziak hartu dituzue?
Ikasleen arteko segurtasun distantziak errespetatzeaz gainera, ikasleak banatzeko manparak erosi ditugu. Gardenak direnez haien artean erlazionatzeko aukera izango dute, baina, inolako kontakturik gabe.
Ikasturtearen amaieran, EEBBetan edo Irlandan egonaldiak egiteko aukera eskaintzen duzue?
25 urte inguru daramatzagu Utah-n egonaldiak antolatzen. Joan den urtean Irlandan gauza bera egiten hasi behar ginen, baina, Covid-19arekin ezinezkoa izan zen. Aurten, ordea, ideia horri eusteko asmoa dugu.
Zein pausu jarraitu beharko dituzte Welcome akademian izena eman nahi dutenek?
Errazena posta elektroniko edo telefono dei baten bitartez gurekin harremanetan jartzea da. Dena dela, norbait akademiara hurbildu eta instalakuntzak ikusi nahi baditu, pozik erakutsiko dizkiogu.