
Naroa Zubimendi Santiagotarrak elkarteko arraunlariak Europako Txapelketa Jubenilean parte hartuko du. Txapelketa Belgraden (Serbia) egingo da irailaren 26 eta 27 artean. Zubimendi banku mugikorrean lehiatuko da Espainiako selekzioarekin batera.
Uztailaren 11tik aurrera Naroa Zubimendi Bañolasen kontzentraturik egon da Espainiako selekzioarekin batera, Castrello do Miñon (Ourense) entrenatzeko. Bertan kontzentratutako nesken artean “trials” proben ostean, Naroa Zubimendik Olivia Castillo Sevillako Kluba Nautikoko arraunlariarekin batera Espainiako selekzioaren lemazainik gabeko ontzi bikoitz femeninoan lehiatuko da. Zentzu honetan azpimarratzeko da bi arraunlariak jubenil kategorian lehen urteko arraunlariak direla. Selekzioa irailaren 23an Serbiara iritsiko da bertan entrenatu eta Belgradko arraunketa-eremura egokitzeko.
Txapelketan klub irundarreko arraunlaria Errumania, Errusia edo Frantzia bezalako nazionalitate ezberdinak dauzkaten beste 7 ontziren aurka lehiatuko da. Espainiako selekzioa ordezkatzeko hautatuak izan diren 18 kirolarietatik bi gipuzkoarrak dira: Naroa Zubimendi Santiagotarrak elkartetik eta Ander Balda Ur kirolak elkartetik.