Gaur hasiko dira Anakako jaiak, elkartasuna eta adin guztietarako ekintzak uztartuz egitarauan

Anaka auzoak bere jai nagusiak abiatuko ditu gaur bertan, maiatzak 29, eta datorren ekainaren 8ra arte luzatuko den egitarau zabala eskainiko die herritarrei. Irungo Udalaren kultura agendaren barruan kokatzen den festa honek tradizioa, musika eta ekintza solidarioak hurbilduko ditu auzoko txoko ezberdinetara, haur zein helduentzako proposamenekin.

Lehen egunak

Jaien hasiera gaur arratsaldeko 17:30ean izango da, San Joan Batailatzailearen parrokian egingo den adinekoen abesbatzaren kontzertuarekin.

Larunbatean, maiatzak 30, elkartasuna izango da protagonista nagusia Munnogaina kalean. 14:00etan: Paella solidarioa egingo da ADEMGI Esklerosi Anizkoitzaren Gipuzkoako Elkartearen alde. 16:00etatik 18:30era DJ Larderm eta Ramos arituko dira giroa berotzen. Azkenik, 19:00etan Bingo solidarioa antolatuko da auzo elkartearen lokalean.

Ekainak 4an eta 5ean

Gozamenak ekainaren 4an, osteguna, jarraituko du. 18:00etatik 20:00etara Gurutze Gorriak antolatutako haur jolasak eta tailerrak egongo dira Pedro de Aristegui enbaxadorearen plazan, eta 20:00etan pintxo-pote herrikoia egingo da asteburuari begira indarrak hartzeko.

Ostiralean, ekainak 5, ekintza ugari egongo dira. 17:00etan Haurrentzako pintura lehiaketa egingo da auzo elkartean (kategoria ezberdinetan, eta bakoitzak bere margoak eraman beharko ditu).19:00etan, berriz jaien hasiera ofiziala erraldoi eta buruhandiekin, Bidasoko Txarangak lagunduta, frontoitik abiatuta. Gauean, 21:00etan, M-Cano taldearen tributu kontzertu handia Pedro de Aristegui plazan, Lee Junior taldearen eskutik hasiko den saioan.

Amaierako asteburua

Ekainak 6an, larunbatean. Larunbata izango da asteburuko egunik jendetsuena. Goizeko 10:00etan V. Martxa abiatuko da Pedro de Aristegui plazatik (bueltan pintxoa eta edaria egongo da partaideentzat) eta ordu berean Mayumi klubaren judo erakustaldia hasiko da. 12:00etan Eraiki dantza taldeak euskal dantzak eskainiko ditu eta 14:00etan Herri Bazkaria egingo da. Txartelak Ana okindegian daude salgai ekainaren 4ra arte (30€ helduek eta 15€ haurrek). Arratsaldean, Zozongo taldeak batukada doinuak zabalduko ditu 18:00etan eta gaua borobiltzeko Ibai Berriak taldearen berbena 20:00etan eta iraganeko eta gaur egungo musika 00:00etatik aurrera egongo dira.

Igandean, ekainaren 7an , Udal Txistulari taldeak auzoko kaleak zeharkatuko ditu 09:00etatik aurrera eta 09:30ean Patata Tortilla Lehiaketa hasiko da Pedro de Aristegui plazan. Tortilla pintxoak 1€-an salduko dira. Goizean zehar, 11:00etan Auntxa trikitixa eskola, kontserbatorioko taldea, Toka txapelketa Puianan, 12:30ean eta “Irun Hiria” musika bandaren kontzertua  egongo dira. Horrez gain, Monte Aldabe tabernak pintxo dastaketa eskainiko du 13:00etan euro baten truke. Arratsaldean 16:30 haur jolasak, txokolatada 18:00etan, pintura lehiaketako sari banaketa eta dantza akademien erakustaldia egongo dira.

Jaiak ekainaren 8an amaituko dira, astelehenarekin, Pedro de Aristegui plazako ferialean ospatuko den Haurren Egunarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude