Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak eta Kontsumobidek finantza gaietan trebatzeko tailer bat emango dute ostegunean

Kontsumitzaileen Informaziorako Irungo Udal Bulegoak eta KontsumoBidek bat egin, eta 65 urtetik gorako pertsonak finantza gaietan trebatzeko tailer bat emango dute, ostegun honetan, hilak 30, 17:00etan, Luis Mariano zentro sozialean.

Teknologia izugarri azkar aurrera egiten ari den honetan, belaunaldien arteko eten digitala txikitzea eta adinekoen finantza esparruko digitalizazioa handitzea da tailerraren helburua, adinekoen autonomia eta segurtasun digitala areagotzeko.

Tailerrak teoria eta praktika konbinatuko ditu, eta, haren bidez, adinekoak finantzen munduan beren kabuz eta arriskurik gabe moldatzeko beharrezkoak diren ezaupide eta tresnak emango dira, oinarrizko eragiketak egin ahal izan ditzaten, hala nola bankuko saldoaren eta kontuko mugimenduen kontsulta eta transferentziak.

Sarrera doakoa izango da, eta interesdunak aretoa bete arte sartu ahalko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude