Dirua eta finantzak hainbeste bilakatu dira historian, non gaur egun finantza sistema ekonomia globalizatuaren botere egitura nagusietako bat den. Alabaina, ba al dakigu egiaz zer-nolako eragina duten finantzek gure bizitzan? Bada, hainbat finantza krisialdi izan dira, bata bestearen atzetik, baina, hala ere, finantza sistema iluna eta konplexua da oraindik ere, eta gure eguneroko bizitzan urrun ikusten dugu.
Tailer honen bidez, finantzek pertsonengan dituzten inpaktu nagusietako batzuk ulertzen saiatuko gara, eta ikusiko dugu zer aukera eskaintzen dizkiguten finantza etikoek eta bankuetatik kanpoko finantzek gizarte bidezko eta jasangarriagoa eraikitzeko.
Ekonomia feministaz ari gara, ekonomia ekologikoaz, ekonomia solidarioaz… Azken batean, gure dirua tresna politiko indartsua ere bada.
- TOKIA: CBA
- DATA: azaroak 16
- ORDUTEGIA: 18:00
- IRAUPENA: 2 ordu
- NORENTZAT: 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat
- PLAZAK: mugatuak
- HIZKUNTZA: elebiduna
- IZEN-EMATEA: azaroak 4-15
- FINANTZAZ HARATAGO elkartearen eskutik