Bidasoko Minbiziaren Aurkako elkarteak “Lasai Josten” tailerrak antolatzen ditu. Tailerra astean behin egiten da eta josteko zaletasuna duten pertsonak elkartzen dira bertan. Lasai Josten tailerren helburua bularreko minbiziaren ebakuntza izan duten pazienteei linfedema prebenitzen laguntzeko burkoak sortzea da.
Lasai Josten tailerrak asteazkenero egiten dira, Minbiziaren Aurkako elkarteak Irungo Foru kaleko 4. zenbakiko lehenengo solairuko ezkerrean duen egoitzan. Tailerrak ordubeteko iraupena du, arratsaldeko 17:00etan hasi eta 18:00etan amaitzen baita. Lasai Josten tailerretan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da eta izen ematea 943 63 01 15 edo 943 45 77 22 telefono-zenbakietara deituz egin behar da.
Tailerra pazienteei, senideei, boluntarioei eta herritar orori zuzenduta dago eta sortutako burkoak behar dituzten pazienteen artean modu solidarioan banatuko dira. Jarduerak, sormena sustatzeaz eta talde sentimendua bultzatzeaz gainera, Minbiziaren Aurkako elkarteak Irunen Bidasoa eskualderako dituen zerbitzu eta baliabideen programa osatzen du.