Zortzi garaipen lortu ditu Santiagotarrak klubak astburuan Bidasoako uretan egindako Gipuzkoako Jaitsieren Txapelketan

Pasa den asteburuan, Santiagotarrak kirol elkarteko banku mugikorreko arraun taldeak Gipuzkoako Jaitsierako Txapelketan parte hartu zuen. Igandekoa Gipuzkoako jaitsierako ligako hirugarren estropada izan zen, goizeko 10:45etik aurrera jokatu zena. Santiagotarrak kluba arduratu zen probaren antolaketaz.

Aurtengo Jaitsiera Ligak lau estropada izango ditu eta guztiak Bidasoa ibaian jokatuko dira. Estropadan Gipuzkoako Hondarribi, Orio, Ur Kirolak, Arraun Lagunak. San Juan eta Santiagotarrak taldeek parte hartu zuten. Oro har, 400 arraunlari baino gehiagok hartu zuten parte 124 ontzitan. Santiagotarrak klubeko 72 kirolari lehiatu ziren 28 ontzitan.

Emaitzarik aipagarrienak honako garaipen hauek izan ziren:

– Julen Carro, Marco Viniegra, Bruno Perez eta Unai Martiarena gizonezkoen haurrentzako lau scullean

– Koldo Laguardia eta Iñigo Tejero gizonezkoen lemazainik gabeko beteranoen ontzi bikoitzean

– Josu Villafranca gizonezkoen skiffean.

– Oier Emazabel, Ander Aramendi, Julen Villafranca eta Beñat Fermandez gizonezkoen gazteen lau scullean

– Oier Zazpe gizonezkoen skiff absolutuan

– Bittor Lekuona gizonezkoen gazteen skiffean

– Elaia Saenz eta Leire Navaridas emakumezkoen gazteen scull bikoitzean

– Maria Martinez Lacar emakumezkoen gazteen skiffean

Urtarrilaren 27an, larunbatean, 14:00etatik aurrera, Euskadiko Jaitsiera Txapelketa egingo da Bidasoa ibaian, Hondarribi arraun elkarteak antolaturik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude