Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Ligako hirugarren jaitsiera egingo da igandean

Datorren asteburuan, Santiagotarrak K.Eak taldeko banku mugikorreko arraun taldeak Gipuzkoako jaitsierako txapelketan parte hartuko du. Bidasoa ibaian banku mugikorrean egindako arrauneko Gipuzkoako ligako hirugarren jaitsiera izango da. Zehazki, jaitsiera urtarrilaren 21ean, igandean, 10:45etan hasiko da. Jaitsiera Santiagotarrak kirol elkarteak antolatuko proba izango da.

Jaitsiera ligak lau estropada izango ditu, guztiak Bidasoa ibaian jokatuko dira abenduaren 23an Santiagotarrak kirol elkarteak antolatuta, urtarrilaren 7an Hondarribi arraun elkarteak antolatuta, urtarrilaren 21ean Santiagotarrak kirol elkarteak antolatutako Gipuzkoako Jaitsiera Txapelketa jokatuko da eta urtarrilaren 27an Hondarribi arraun elkarteak antolatutako Euskadiko Jaitsiera Txapelketa.

Bidasoia ibaian antolatzen diren jaitsieretan haur eta kadete mailako arraunlariek 4.000 metro egingo dituzte, Behobiako zubitik irten eta Hondarribiko puntara iristen dira; eta gazte eta senior mailako arraunlariek 6.000 metro egingo dituzte arraunean, Punttasen hasi eta Hondarribiko puntalera iritsita.

Gipuzkoako klub guztiek parte hartzea espero da, 120 ontzitan 400 kirolarik baino gehiagok parte hartuta. Santiagotarrak-BMko banku mugikorreko arraun taldeak 72 kirolarirekin parte hartuko du 28 ontzitan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude