Larunbat honetan, ekainaren 10ean, II. San Martzial – Senior Nesken Eskubaloi Txapelketa jokatuko da. Txingudi Eskubaloia elkarteak antolatutako txapelketa da, Irungo Udalaren laguntzarekin.
Ekimen hau Kirolean emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta garatzeko sortu zen. Irun eskubaloiarekin lotutako hiria da, eta lagunarteko txapelketa honen antolaketaren helburu nagusia emakumezkoen eskubaloia sustatzea eta ikusaraztea da.
Euskadi, Iparralde eta Nafarroako 6 taldek hartzen dute parte: Garaje el Prado Corazonistas (Gasteiz), Ibaizabal Eskubaloi Taldea (Durango), Balonmano Ardoi (Zizur Mayor), Tolosa C.F. Eskubaloia (Tolosa), Stade Hendayais HB (Hendaia) eta Txingudi Zubieder (Irun)
Finalaren aurretik omenaldi txiki bat egingo zaio Jose Ramon Perez Suescun, Joserra, Txingudi Echemar Alai taldeko jokalariari, duela gutxi zendu da eta.
Txapelketaren programa eta ordutegiak
Goizeko 10:00etan Txingudi Zubieder talde Ibaizabal Eskubaloi Taldearen aurka jokatuko du Artalekun, ordu berean Uranzun Tolosa C.F. Eskubaloiak Stade Hedayais HB taldearen aurka indarrak neurtuko dituen bitartean.11:00etan Garaje El Prado Corazonistas eta Txingudi Zubieder Artalekun jokatuko dute, ordu berean Uranzun Stade Hendayais HB eta BM Ardoi arituko diren bitartean. Goizeko azken partiduak Artalekun Ibaizabal Eskubaloi taldea eta Garaje El Prado Corazonistasen artekoa eta Uranzu BM Ardoi eta Tolosa C.F. Eskubaloia taldeen artekoan izango dira.
Arratsaldean berriz, txapelketaren sailkapeneko postuak erabakitzeko partiduak jokatuko dira Artalekun. Arratsaldeko 16:00etan 5. Eta 6. Postuak jokatuko dira, 17:00etan 3. Eta 4. Postuak eta 18:00etan txapelketako finala. Azkenik, arratsaldeko 19:00etan sari banaketa egingo da eta itxiera ekitaldia egingo da.