Gabonak heldu direnez, Kale Dor Kayiko elkartetik hamalaugarren postal lehiaketa proposatzen dugu.
14. Lehiaketa hau Kale dor Kayiko elkartea ezagutzen, erlazioa mantentzen duten eta elkartearekin lan egiten duten lehen hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago eta ikasle guztien parte hartzea espero dute. Postalak aurkezteko epea 2021ko abenduaren 10era arte zabalik egongo da. Lana kartulina edo folio zurian (DIN A4 tamainan) erditik tolestuta aurkeztu behar da (LH1 eta LH2 mailako ikasleak kartulina edo folio baten erdia). Gainea, postalaren aurreko kanpoaldean beharrezkoa da “Baxtalo Kretchuno” idatzita egotea,” Eguberri Zoriontsuak” Romanesen hizkuntzan. Postalaren atzealdean lehiakideak hartuko duen izengoitia idatzita azaldu behar du.
Postala gutun-azal itxi batean, parte-hartzailearen datuak sartuko dira, aukeratutako izenordea gutun-azaletik kanpo ageriko delarik. Postalaren barruan irudi bat agertu behar da Gabonaren inguruan eta marrazki edo mezu positibo bat 2022 urterako.
Parte-hartzaileen artean, 3 kategoria egongo dira, adina eta mailaren arabera bereiztuta:
– Kategoria A: LH1 eta LH2
– Kategoria B: LH3 eta LH4
– Kategoria C: LH5 eta LH6
Parte-hartzaile bakoitzak, nahi dituen horrenbeste marrazki aurkeztu ahal ditzake. Jasotako postal guztietatik, kategoria bakoitzeko 5 finalista aukeratuko dira (15 finalista) eta, finalista horien artean, kategoria bakoitzeko irabazle bat hautatuko da (3 irabazle) epaimahaiaren erabakiaren egunean (2021ko abenduaren 21ean).
Finalistei telefonoz eta eskutitz baten bitartez jakinaraziko zaie aukeratutako lana haiena dela. Sari banaketa abenduaren 21ean, asteartean, izango da Irungo Palmera Montero guneko 17:00etan, 2. aretoan. Bertan finalisten artean 3 irabazleak aukeratuko dira. Irabazleek diploma eta gabonetako saskia irabaziko dute.