Santiagotarrak klubeko ur bizietako kirolariak larunbatean Euskadiko Kopan lehiatuko dira goizeko 10:00etatik aurrera. Txapelketa Bidasoa ibaian jokatuko da, San Migueleko ur bizietako esparruan. Guztira, 30 kirolarik parte hartuko dute bertan.
Gainera, aurten ur bizietako sekzioak 50. urteurrena ospatuko du. Hori dela eta, urtean zehar ospakizun eta ekintza bereziak antolatuko ditu klubak.
Ur lasaiak
Asteburu honetan Bidasoa ibaiak ere bigarren hitzordu bat izango du. Santiagotarrak Urbycolan taldeak Euskadiko Piraguismo Federazioaren kontrola izango du. Larunbatean, urtarrilaren 13an, 16:00etatik aurrera egingo da eta 40 kiroarik parte hartuko dute bertan.