Bihar banatuko dira “18 cm” lehiaketa artistikoaren sariak

Bihar, urriaren 27an, egingo dela “18 cm” erakusketa artistikoaren seigarren edizioko sariak banatzeko ekitaldia. Hitzordua 19:00etan izango da Amaia KZn. “Caleidoscopio/Aniztasuna” izan da aurtengo ediziorako aukeratutako gaia.

“18 cm” sariketa 2018an jaio zen, artean agertoki berriak irekitzeko asmoz, era guztietako sortzaileek, profesionalek zein amateurrek, egindako lanak ikusarazteko espazio berriak sortzeko. Arte diziplina guztietara (pintura, argazkilaritza, eskultura, ikus-entzunezkoa) irekita dagoen lehiaketa honen berezitasun eta baldintza nagusia da lan guztiek lehiaketari izena ematen dion neurrira mugatuta egon behar dutela.

Lehiaketa urtero gai zehatz batean oinarritzen da, oraingoan “Caleidoscopio/Aniztasuna”. Irun “hiri kaleidoskopiko bat da, hainbat geruzaz osatua, hizkuntza artistikoetan zein diskurtso sozialetan dauden kontzeptuak esploratzeko aukera ematen duena”, adierazi dute antolatzaileek.

Epaimahaia Ana Zubikoa erakusketaren komisarioak, Ricardo Catalán ekoizleak eta Eunate Encinas, Kultura eta Kirol arloko zuzendariak osatzen dute.

Banakako lanak

Margolan onenaren saria: 300 euro.

Argazki-lan onenaren saria: 300 euro.

Eskultura-lan onenaren saria: 300 euro.

Ikus-entzunezko lan onenaren saria: 300 euro.

Serieak

Kategoria horren barruan, gutxienez bi eta gehienez hiru pieza aurkezten dira.

Serie onenaren saria: 300 euro.

“Tamayo saria”

Gainera, aurkeztutako lan guztien artean, epaimahaiak “Tamayo Saria” emango du: Tamayo dendan erositako 180 euroko kupoia (Legazpi kalea 4, 20004 Donostia).

Irabazleen lanak eta lehiaketara aurkeztutako gainerako lanak ezagutzeko interesa duten guztiek bihartik hasita azaroaren 12ra bitartean egin ahal izango dute. Bilduma Amaia KZko erakusketa aretoan ikusgai egongo da, astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta 11:30etik 13:30era, igande eta jaiegunetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude