Santiagotarrak kirol elkarteko kirolariek bi hitzordu izango dituzte asteburu honetan. Batetik, ur amiletako kirolariek Espainiako Kopa eta selekzio frogak izango dituzte. Bestetik, ur lasaietako kirolariek Sprinteko Espainiako Kopan parte hartuko dute.
Ur amiletako Espainiako Kopa eta selekzio frogak La Seu D´Urgell-en izango dira apirilaren 15ean eta 16an, larunbatean eta igandean. Guztira, Santiagotarrak KEtik 25 kirolarik parte hartuko dute proba horietan. Era berean, ur bizietako Slalomeko selekzio frogak asteburu honetan eta apirilak 29-30ena ospatuko dira. Egun bakoitzean txapelketa bat egingo da, lehenengo sailkapenean sartzeko eta gero finala, eta guztien puntu batuerarekin ekipo nazionala sortuko da, bai absolutoa baita jubenilena eta Sub-23koa.
Ur lasaietako kirolariek Trasonan, Asturiasen, izango dute asteburuko hitzordua. Izan ere, ur lasaietako Sprinteko Espainiako Kopa apirilaren 15ean eta 16an, larunbatean eta igandean jokatuko da. Txapelketan Santiagotarrak kirol elkarteko 19 kirolarik parte hartuko dute.