Apirilaren 22an, larunbatarekin, Irungo Udaleko Kultura Arloak eta Periplo Elkarte Soziokultural Filohelenikoak VII. Jardunaldi Grekoa egingo dute, Oiasso Erromatar Museoaren egoitzan.
Periplo elkarteak hamar urte darama Greziaren inguruko kultur jarduerak antolatzen, herrialde heleniarreko kultura, musika, tradizioak eta herria ezagutarazi nahian, eta, 2016tik aurrera, Irungo Udalarekin elkarlanean, kultur jardunaldi bat egiten du, Oiasso Museoaren egoitzan; aurten, elkartearen 10. urteurrenaren karietara, Greziako dantza eta musikaren inguruko jaialdi bat.
Jardunaldia 11:00etan hasiko da. Eñaut Urrestarazu Aizpuruak Greziako dantza tradizionalei buruzko tailerraren lehenengo zatia emango du, 14:00etara bitartean, eta, 17:00etatik 19:00etara bitartean, bigarrena; tartean, parte hartzaileek senidetasun bazkari bat egingo dute, The Museum Food & Drinks tabernan. Eñaut Urrestarazu Aizpurua dantzaria Greziako dantza tradizionalak ikasteko eskolarik onenean trebatu zen, Dora Stratou Fundazioan, Atenasen, eta tailerraren helburua parte hartzaileak ere dantza horietan trebatzea da, giro lasai batean, eguneroko bizitzako kezkak alde batera utzita.
Ekimenean parte hartu nahi dutenek Oiasso Museoak jartzen dituen bideetatik lor dezakete informazioa, baita izena eman ere: 943639353 telefono zenbakira deituta edo info-oiassomuseo@irun.org helbide elektronikora idatzita. Prezioa 25 euro da, eta dantza eskolak eta bazkaria hartzen ditu barnean.
Jardunaldiaren osagarri, 20:00etatik aurrera, Alexia Chrysomalli abeslari, konpositore eta gitarristak eta Óscar Antolí klarinete jotzaile eta konpositoreak osatutako duoak Greziako musika tradizionaleko kontzertu bat emango du.
Kontzerturako gonbidapenak doakoak dira, eta Oiasso Museoaren egoitzan banatuko dira, apirilaren 22an bertan, larunbatarekin, 10:00etatik aurrera.