Gure Eskuk apirilaren 22an Ficoban egingo den Itsasargia: Nazioarteko Konferentziaren egitaraua aurkeztu du

Gure Eskuk, bere 10. Urteurrenaren barnean, Itsasargia: Nazioarteko Konferentzia antolatu du apirilaren 22rako. Ekitaldia Ficobako erakustazokan egingo da eta taldeak ekitaldiz betetako egitaraua aurkeztu du gaur.

Eguneko lehen ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta 11:30ak bitarte “Lurralde gatazken konponbidea Europako eremuan” gaia jorratuko dute Iñaki Sotok (Gara), Ferran Casasek (Nacio Digital), Richard Walkerrek (The National) eta María Obelleirok (Nos Diario), Jon Olanok moderatzaile lanak egingo dituelarik. Eguerdiko 12:00etan Gure Eskuren adierazpena irakurriko da.

12:30etatik 14:00etara “Herritarron aktibazioa Europako olatu subiranista berrian” gaia izango dute hizketa gai Elena Jimenezek (Omnium Cultural), Patricia Mac Bridek (Ireland’s Future), Maggie Lennonek (Women for Independence) eta Josu Etxaburuk (Gure Esku), Zelai Nikolas moderatzaile lanak egingo dituen bitartean.

Aipatzekoa da Nazioarteko Konferentziaren barruan egingo diren jatorrizko hitzarteak euskaraz, gazteleraz eta ingelesez izango direla.

Era berean, Gure Eskuk Azterketak euskaraz! eta Euskarari trabarik ez! manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Horretarako Ficobatik Baionara joan-etorria egingo duten autobusak antolatuko dituzte 10 euroren truke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude