Taldekako garipenaz gain, Santiagotarrak-ZAISAko piraguistek sei domina eskuratu zituzten: lau urrezkoak, bat zilarrezkoa eta beste bat brontzezkoa
Pasa den asteburuan Murtziako Calasparra herrian, Segura ibaiaren uretan, Espainiako Gazteen Eslalomeko Koparen bigarren proba egin zen. Bertan, Santiagotarrak-Zaisak garaipena lortu zuen taldekako sailkapenean eta guztira klubeko kirolariek sei domina lortu zituen, lau urrezkoak, bat zilarrezkoa eta beste bat brontzezkoa.
Bina urrezko domina lortu zituzten bai Izar Garciak, bai Aitor Iriondok Hasberrien C1 eta K1 kategorietan. Bestetik, Javier Arruabarrena zilarra izan zen Hasiberrien C1 kategorian eta kategoria berean, Telmo Oteguik brontzea lortu zuen.
Espainiako Gazteen Eslalomeko Kopa honen azken hitzordua Leongo Sabero herrian, abuztuko azken asteburuan, ospatuko den Gazteen Espainiako Txapelketa izango da. Baina, horren aurretik, Ur Bizietako sekzioak, hurrengo asteburuan Lleidako Sort herrian, Noguera Pallaresa ibaian egingo den Eslalomeko Espainiako Txapelketan parte hartuko du.