Txingudi Errugbi klubeko taldeek garaipen bikoitzarekin borobildu dute denboraldiko lehen zatia

Argazkia: Justin Duarte eta Unax Lopez

Urtea modu paregabean amaitu dute Txingudi Errugbi klubeko senior taldeek, garaipen oso borrokatuekin Getxon eta Igorren. Emakumezkoen taldeak 5 eta 8 irabazi dio Neskak Loratzen taldeari. Gizonek 15 eta 17ko markagailua lortu dute Igorren. Talde gazteen artean, jokatutako 3 partiduen artean, 2 garaipen lortu dituzte.

Biok Txingudi

Aurrea hartu du Biok Txingudik markagailuan entsegu batekin, baina Getxo eta Mungiako taldeak azkar berreskuratu du berdintasuna. Bigarren zatian baloia kontrolpean izan dute mugakoek, baina ez dute lortu falta zitzaien entsegua lortu. Garaipena lortzeko aukera zigor kolpe baten bidez iritsi zaie, obala hagen artean pasatzea lortu baitute 5 eta 8koa jartzeko markagailuan.

Hasierako hamabostekoa Lucia Duran, Alazne Macicior, Maddalen Alberdi, Zumendi Caro, Lupe Pescador, Lohitzun Aia, Garazi Santos, Lea Etxebarrieta (kapitaina), Leire Muñoz, Alba Saiz, Ane Novo, Paola Vega, Uxune Aranburu, Irati Beraiz eta Jessica Gomezek osatu dute. Gaxi Famosok ere jokatu du.

Zaisa Txingudi

Zaisa Txingudik, aldiz, atzetik joan da Arratiko Zekorren aurkako norgehiagokan. Defentsan gogor aritu badira ere, erasoan anbizioa falta izan zaie eta atsedenaldira 15 eta 5 iritsi dira galtzen. Bigarren zatian, Igorrekoen fisikoak behera egin du eta Txingudik ordezkoak zelairatu ditu. Erasoan intentsidadea defentsa lerroa hausteko nahikoa igo dute eta plakaketak gogor mantendu dituzte Arratikoen erasoak gelditzeko. Honela, entsegu-eremua bitan zeharkatzea lortu dute amaierako 15 eta 17koa lortzeko.

Aitor Asurmendi, Xabi Sanchez, Aritz Rodriguez, Jon Mediavilla, Hodei Guerrero, Imanol Rodriguez, Julen Iglesias, Hector Pescador, Ioritz Franco, Carlos Lora (kapitaina), Pablo Besga, Mikel Genua, Ekain Hiribarren, Odin Gutierrez eta Lutxo Echevarria izan dira hasierako hamabostekoan. Joao Costa, Jon Sanchez, Jenö Kocsis eta Odei Alonsok ere jokatu dute.

Gazteek bi garaipen eta porrot bat eskuratu dute

Txingudi/Baztan/Orereta 14 urte azpikoak 43 eta 5 irabaztea lortu du Plaiaundin jokatu den partida bakarrean.

Txingudi/Baztan 16 urte azpikoak markagailua irauli behar izan dute 31 eta 45 irabazteko Durangoren aurka.

Aldiz, Gabiria Txingudi/Bera Bera/Baztan 18 urtez azpikoak ezin izan ditu puntuak Plaiaundira ekarri eta 31-22 galdu du Riojaren aurka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude